Errusia – Donbass lankidetzari buruzko erabakia senatari errusiarren parte hartzearekin onartu da

*News Front Berri Agentzia / Itzulpena: EH-Donbass Komitea

Moskun ospatutako Donbass – Errusia Elkarkidetza konferentziaren parte hartzaileek integrazio prozesuen garapenari buruzko erabaki bateratu bat onartu zuten Donetskeko Berri Agentziaren berriemaileek larunbatean konferentzia aretotik informatu zutenez.

Zortzi orriko agiriak loturak indartzeko gomendioak jasotzen ditu, lankidetza kultural eta zientifikoaren obekuntza eta gizarte zibilaren eraikuntza. Donbassen igorritako titulu zientifikoen errekonozimendua aurreikusten du eta Donbass eta ErrusiakoGobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) arteko ekitaldien programazio bateratua.

Zenbakitutako proposamenak Errusiar Federakundeko, Donetskeko Herri Errepublikako (DHE) eta Luganskeko Herri Errepublikako (LHE) dagokien ministerioetara bidaliko dira.

Konferentziara Federazioaren Kontseiluko kideak joango dira, DHE eta LHEeko agintarien ordezkariak, Errusiako Gizarte Ganbarako kideak eta adituak

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *