Facebook-ek ia 2000 orri errusiar ezabatu ditu Ukrainia kritikatzeagaitik eta Donbass babesteagatik

*EH-Donbass Komitea Info

Facebook-ek Errusiar Federakundearekin harremana duten 1907 orrialde eta sare sozialetako kontuak ezabatu ditu Ukrainia kritikatu eta Donbass babesteagaitik. Neurri hau hartu du orri eta kontu hauek ez dutelako sare sozialaren arauak betetzen, hori da behintzat Facebookeko zibersegurtasun departamenduko burua den Nathaniel Gleicherrek zabaldutako adierazpenean esaten dena: “Facebookekin harremana duten facebookeko 1907 orrialde, talde eta kontuak ezabatu ditugu mezu bastergarriekin konprometituak zeudenak, eta neurri txikiago batetan gure jardueraren arauekin bat ez zetozenak”

Sare sozial honen administrazioak argitu duenez guztira 86 orrialde, Facebookeko 64 kontu eta 1757 talde ezabatu dituzte.

Gleicheren arabera kontu, orri eta talde gehienek argitaratu duten informazioa Ukrainiaren egoera politikoaren ingurukoa zen, Donbasseko egoera barne, ukrainiar indar armatuen krimenenak, migrazioaren arazoenenak eta Ukrainian dagoen ustelkeriarenak.

Gogoratu behar da joan den azaroan Derek Mitchell politikari estatubatuarrak, Instituto Nazional Demokrataren (NDI) presidenteak, esan zuela Facebookek premiazkoa zuela Moskun duen bulegoa ixtea eta argitaratzaile ukrainiarren kopurua handitzea Ukrainian ospatzen ari den hautezkunde presidentzialen prozezuarekin.

Martxo hasieran The New York Times-ek esagutzera eman zuenez Facebookek Ukrainian atzerritik datorren hautezkundeen inguruko publizitate politikoa debekatu du horrela sare sozialaren plataforma “hautezleen portaera manipulatzeko” erabiltzeko tresna izateko kezkari amaiera emonez. Facebookeko ordezkariek azaldu zutenez automatizatuta eta giza esku-hartze mistoa erabiltzen ari dira “atzerritik finantziatutako publizitatea” identifikatzeko. Ikusi denez murrizketa edozein publizitateari aplikatzen zaio, bere egoitza Ukrainiatik kanpo duen edozeini, “politiko, alderdi politiko edo bozkaren norabidea babeztu edo mugatzen” duen orori.

Mitchellena ez da izan Amerikako Estatu Batuen rusofobia zein esku-hartzearen kapitulo bakarra Ukrainian eta espazio post-sobietikoan. EEBBko enbaxadaren web gunean ikusi daitekeen bezela martxoak 5etik 7ra EEBBko Gai Politikoentzako Estatu idazkariordea den David Hale Ukrainian egon zen honen goi kargu eta buruei EEBBen babesa berrezteko herrialde eslabiarraren “subiranotasun eta lurralde osotasunari”. Honez gain Hale datozen martxoak 31an ospatuko diren “hautezkundeei buruz, ustelkeriaren aurkako neurrien eta giza eskubiden arazoei” buruz aritu zen ukrainiar funtzionario eta gizarte zibileko liderrekin. Azkenik Hale loreak utzi zituen “Duintasunaren Iraultzan” (Maidana) hil ziren mendebaldezaleen omenezko memorialean.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *