Giro ona Euskal Herriko Komunistak (EHK) eta Komiteak Ermuan antolatutako jardunaldian

Dozena bat pertsona batu ziren ostiral arratzaldean Ermuan Euskal Herriko Komunistak (EHK) eta EH-Donbass Komiteak antolatutako hitzaldian.

EHKko militante batek aurkezpen lanak egin zituen eta ondoren Komiteko kide den Jon Kortazar historialaria aritu zen hizlari lanak egiten. Bertaratu zirenak Donbasseko gatazkaren nondik norakoak entzun al izan zituzten baita galderak egin eta haien iritziak eman.

Hitzaldira gaur egun Bizkaiko herri baten bizi den Donetsk-ko emakume bat urbildu zen baita bere ikuspuntuarekin parte hartu. Arrazoi honegaitik hitzaldia gazteleraz egin zen.

Bukatu baino lehen “Donbass: guerra Europako bihotzean” euskal dokumentala ikusteko aukera eduki zuten bertaratu zirenak.

Komiteak editatzen duen materiala  mahai baten bitartez jarri zen salgai. Ateratako dirua Komitearen elkartasun lana sustatzeko balioko du.

 

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *