Fronte Indipendentista Unidu de Sardignaren komunikatua Donbassen aldeko ekimen baten aurkako eraso faxistaren inguruan

ITALIAR ULTRANAZIONALISTEK COLLETIV S’IDEA LIBERAKO EGOITZA ERASOTU ZUTEN
FronteAtzo (martxoak 11) gauean , Donbasseko errepublika demokratiko eta Ukrainia Antifaxistaren aldeko elkartasun ekimen batean Collettivu S’Idea Libera eta Fronteko kideak harroputz faxistengaitik erasotuak izan dira.
Segadaren ondoren inguruetan Casa Pound Accartociatiko pegatinak ikusi zituzten itsatsirik orma eta lurrean. Sardigna hegoaldeko elementuen laguntzaz, faxista talde hauek onak eta aberriaren salbatzaile itxura ematen duten bitartean Sassarin ezinegona sortzen duen gorroto arraza propaganda zabaltzen ari dira inguruko militante eta ekintzaileen aurkako erasoek gora nabarmen egiten duten bitartean.
Atzo gauean neofaxistek argi utzi dute beraien aurpegi biolentoa desarmatuak dauden elkartasun ekimen internazional bateko arduradunak erasotzean. Galdetzen diogu gure buruari zer gertatuko ote zen momentu batzu arinago bertan dametara eta taldeka jolasten ari ziren umeak egongo balira. Honexegaitik adierazi nahi dugu gure elkartasuna S’Idea kolektiboari eta baita erasoaren biktima izan zen gure militanteari.
unnamed-169x300Gure frontearen batasuna S’Idearekin, herriarekin, Sassariko mugimendu antifaxistekin eta sardiniar nazio guztiarekin lan egiteko konpromezua berretzi nahi du mobilizazio indartsu bat lortzeko horrelako ekintza kriminalak berriro ez gertatzeko eta argi usteko Sassariko herritarrei propaganda neofaxista, arrazakeria eta bortxakeria haien etxeen parean bizi dela eta lehen bait lehen erauzi behar den minbizi bat dela.
Fronteak Mores kaleko 6 zenbakian dagoen Casa Pounden berehalako itxiera eskatzen du eta neofaxismaren debekua espazio publikoetan.
Egoitza kolektiboaren pisuan erasoaren ondoren pegatinetako bi aurkitu ziren. Sassariko Casaggian izango da honi buruz eztabaidatzeko bilera publikoa
Ez galdu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *