NEOFAXISTAK KALERA ATERA DIRA UKRAINIAN DONBASSEKO GATAZKA PIZTU ZUEN ESTATU KOLPEAREN GERTAERAK OSPATZEKO

fascismo-ucrania-800x445Ultraeskuineko Svoboda alderdiak mobilizazioak antolatu zituen astelehenerako orain hiru urte eskuin muturraren Estatu kolpea ekarriko zuen indarkeri gertaerak ospatzeko. Alderdi honetako hainbat kidek gurpilak erre zituzten Kiev erdialdean, lehenengo Europeskaya enparantzan eta geroago Independentzia enparantzan, 2013ko azken asteetan izan ziren protesta bortitzen eszenatokietan hain zuzen ere. Gutxienez dozena bat pertsona inguru zauritu ziren ultranazionalista eta polizien arteko enfrentamenduetan.

Ultraeskuindarrek Piotr Poroshenko presidenteari (2014 Estatu kolpearekin boterea lortu zuenak) eskatzen zioten Maidaneko promesak bete zitzan, tartean Donabasseko herri altxamenduari bukaera ematea.

Ukrainiako kolpe faxista gertatu zenetik adierazle sozial guztiak larriagotu egin dira. Grivna (bertako txanpona) dólar bakoitzeko 8 unitate izatetik 22 izatera pasatu zen horrela soldata erreala birrinduz. Gainera, jubilatuen populazioa ia pobreziaren limitean geratu zen, herrialdea bere esportazioetarako sektore garrantzitsuak galdu zituen, batez ere nekazal produktuak eta metalen produkzioa, Errusiar Federakundea bait zen Ukrainiako bazkide garrantzitsuena.

Iturria:                                                                                                                                                        http://www.librered.net/?p=47744

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *