Donetsk Defentsa: egoeraren informea, 16.08.11

Donetskeko Herri Errepublikako egoerak oraindik tenso dirau.

Pasa den egunetik ukrainar zigortzaileek su etena 267 aldiz apurtu dute.

Etsaiak 122 mm eta 152 mm-tako 74 artileria pieza jaurti ditu eta 82 mm eta 120mm-tako 164 mortero pieza errepublikako herri baketsuen aurka. Bestalde, bonbardaketa infanteriaren borroka ibilgailuekin, granada jaurtigailuekin eta arma txikiekin egin zuten.

Gorbatyuk, Vodolazsky, Zabolotny, Zubanich, Panchenko, Goraz militar kriminalak izan dira bonbardaketaren arduradunak eta Zaitsevo, Yasinovataya, Vesyuloye, Mineralnoye, Aleksandrovka, Yelenovka, Spartak, Dokuchayevsk, Styla, Kominternovo, Leninskoye, Sakhanka eta the Petrovsky district of Donetsk City herri errepublikarrak bonbardatu dituzte.

Donetskeko Kiyevsky eta Petrovsky auzoetan 4 etxe-eraikin suntsituak izan dira.

Ukrainarrek oinarrizko azpiegiturak erasotzen jarraitzen dute. Hortaz, gaueko bonbardaketan gas tuberia bat hondatu zen eta ondorioz Kyevsky auzoaren parte bat hornidura gabe geratu da.

***

Ukrainar Indar Armatuek Minskeko akordioetan debekatua duten ekipo militarra kontaktu linean berrezarri dutela ohartu gara.Hortaz, hurrengo herrien inguruan:

Novgorodskoye (Kontaktu lineatik 15 km-tara) 6 MRLS “Grad”, 4 tanke eta 6 infanteria ibilgailu.

Valyeryanovka (Kontaktu lineatik 15 km-tara) auto-propultsatutako 2 “Akatsiya” Howitzer 152 mm-ko kalibrekoak, 7 tanke eta bi “Ural” ibilgailu pertsonal militarrarekin.

Granitnoye (Kontaktu lineatik 15 km-tara) Auto-propultsatutako 152 mm-ko kalibreko “Giatsint) bi artileria plataforma.

Novosyolovka (Kontaktu lineatik 15 km-tara) 2 infanteria ibilgailu eta 50 militar baino gehiago.

***

Su-etenaren bortxaketen beherakada OSCE-ren diputatu nagusi Alexander Hug-ek zuzenduta Donetsken hasitako begiraketa misio espezialarekin du zerikusia. Hala ere, bere presentzia egon arren ukrainar komandante hiltzaileek bonbardatzeko ordenak ematen jarraitu dute. Donetsk hiriko Petrovsky auzoan 10. banandutako mendiko posizioetatik Zubanich militar kriminalaren agindupean dagoen eraso brigadak egindako mortero bonbardaketen ondorioz 16 urteko neska bat, Zhukova Yana Dmitriyevna, metraila zatiek zauritua izan da.

Gizateriaren aurkako krimenek ez dutela preskribitzen nahiko nuke aipatu eta ziur nago ukrainar zigortzaile bakoitzak ordaindu beharko duela egindakoa.

Eduard Basurin, Donetskeko Herri Errepublikako defentsa ministerioko komando operatiboko komandante-ordea

DONi News Agency-tik euskaratua.

Iturria:

https://dninews.com/article/donetsk-defense-situation-report-110816

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *