Luganskera Euskal Herritik bidalitako materiala heldu da

Kargamentua Ondarroatik atera zen uztailaren 11an eta azkenean heldu da bere helmuga zen Lugansk-era.

Euskal Herritik, mugimendu antifaxista, Vesta, zenbait gaztetxe eta elkarte eta iniziatiba ezberdinei esker mota guztietako 1850kg material humanitario (higienea, arropa, eskolako materiala, osasuna,etab…), Andaluzia-Donbas Komiteak bidalitakoa ere bertan aurkitzen zen. Material guzti hau kamioiean Madrilera eraman zen Aragon-Donbass Elkartasun Komiteari esker, zeinak garraioa ordaindu zuen. Behin Madrilen, Blagoe Delo elkarteak 700 kg-ko laguntza gehitu zion eta hau moskura airez bidaltzea kudeatu zuen..

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Donbasekiko elkartasun kolektibo ezberdinek elkarlan internazionalistan batutako material humanitariodun 2,5 toneladak Moskun Larrialdietako Errusiar Ministerioak jaso eta Luganskera eraman zituen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *