Donetskeko Herri Errepublikak Kataluniari bere elkartasuna adierazten dio

Donetskeko Herri Errepublikako Kanpo Arazoetarako ministroak Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazi dio, lurralde horretan hasi zen autodeterminazio prozesua dela eta.

Catalunya ez da Espainia! Novorossia ez da Ukraina!

Lagun maiteok! Donbasseko herri osoaren izenean, katalan herriak askatasunaren eta independentziaren, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde daraman borroka zuzenari babesa adierazi nahi diogu.

Zuen bidea zaila dela ulertzen dugu, eta justizia historikoaren alde egiten duzuen ahaleginak kontutan hartzen ditugu. Donetskeko Herri Errepublikako herritarrek oso ondo dakite etorkizunaren alde borrokatzeak zer dakarren. Gaur egun Katalunian burutzen ari den prozesua mundu osoarentzat, euren autodeerminazioaren alde borrokatzen ari diren herrientzat eredu inspiragarria da.

Lan honetan tinkotasunik hauskaitzena eta arrakasta izan dezazuen opa dizuegu.

Iturria: Donetskeko Kanpo Arazoetarako Ministeritza

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *