Debatik elkartasuna!

Azken asteetan Debako herriak Donbasekiko bere elkartasuna adierazi du jasotako laguntza humanitarioarekin ikusi deitekenez. Euskal Herria Donbas Elkartasun Komiteak eta Debako Gazte Asanbladak antolatutako laguntza humanitarioaren bilketa oso arrakastatsua izan zen eta horrekin batera, Irailaren 26ean ospatutako Euskal Jaietan mariskada eder bat zozketatu zen. Mariskadarekin lortutako dirua material humanitarioaren bidalketa gastuei aurre egiteko erabiliko da.

Euskal Herria Donbas elkartasun komitetik eta Debako Gazte Asanbladatik eskerrak eman nahi dizkiegu bilketa puntuetara material humanitarioa eraman zuen jende guztiari eta mariskadaren zozketan parte hartu zuen orori. Bide batez, Donbasekiko laguntza etenezina aurrera jarraituko duela adierazi nahi dugu.

logotxiki

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *