Neonazi ukraniar bat Europar Parlamentuan gonbidatuta

Martin Mendizabal Garai

Europarlamentari txekiar Jaromír Štětina, Azov batailoi neonazi ukraniarretako kide Andriy Biletskyk Parlamentu Europarrean hitz egitera gonbidatu du. Biletsky diputatu Ukrainiarra ere bada.

Diputatu txekiarrak esan du batailoi neonazietako kideak  “berebiziko indar militarra” daukatela. Azov batailoiak Ukrainiako gerratik aterarazteak “Donbasseko gatazka amaitzeko egindako esfortzuak oztopatuko lituzke”, Štětinaren arabera.

Azov batailoia 300 kide inguruk osatzen dute, horien artean Europako hainbat herrialdeetatik doazen soldadu bolondresak.

Azov bataloiko espainiarrak

Joan den martxoan Espainiako Poliziak Ukrainiako talde antifaxistetan aritzeagatik atxilotuetako kide batek esan du Azov-en hainbat espainiarrek parte hartu dutela, Sputnik komunikabide errusiarrari egindako adierazpenetan.

Hector Arroyo, milizia antifaxistetan parte hartutako gazteak salatu zuenez “Azov batailoiean parte hartu zuten espainiarrak ez dituzte atxilotu, Espainiako Gobernuak Kieveko agintariak babestu baititu, hornidura militarra bidaliaz”.

argia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *