Igitaia eta mailua debekatu ditu Ukrainak

Igor Agirre

2015-04-10

Ukrainako Parlamentuak apirilaren 9an onartu du komunismoa eta nazismoa kondenatzen dituen legea. Horrekin batera, bi ideologien ikurrak eta propaganda galarazi dituzte.

Gobernuak eta lehen ministro Arseni Jatseniuk aurkeztutako proposamenak 254 diputaturen babesa jaso du 423tik. Igitaia eta mailua debekatzearekin batera, Sobietar Errepublikako eta Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako ezkutuak galarazi dituzte. Horrez gain kutsu komunista duten ereserki, kontsigna, irudi eta monumentuak legez kanpo geratuko dira, kaleen eta herrien izenak bezala.

Ikur naziak edo komunistak publikoki erabiltzeak bost urterainoko kartzela zigorra izango du. Ikurrak erabiltzen dituena elkartea bada, eta horrek komunikabideak erabiltzen baditu, zigorra hamar urterainokoa izango da El Paisek jaso duenez.

Ukrainako agintariek beste oztopo bat jarri diote horrela Ukrainako Alderdi Komunistari. Alderdiko buruzagi Petro Simonenko astelehenean galdekatu zuten Segurtasun Zerbitzuek.

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitearen oharra: Jatorrizkoa agertzen zen “Yatseniuk”, “Jatseniuk” adieraz rdeztu dugu, hori baita euskarazko forma zuzena.

argia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *