Ukrainako Parlamentuak komunismoaren ideologia debekatzeko asmoa du

Ukrainako Kontseilu Gorenak (Ganbera bakarreko parlamentu ukrainarra) komunismoaren ideologia legez kanpo uzteko lege proiektu multzoa onartzea aurreikusten du maiatzaren 9aren aurretik, Ukrainako Justizia ministroa den Pavel Petrenkok adierazi duenez.

“Parlamentuak komunismoaren aurkako hainbat neurri hartuko ditu etorkizun hurbil batean, maiatzaren 9aren aurretik”, Petrenkok UNN agentzia ukrainiarrean aipatu duenez.

Ministroak hori “duela 20 urte egin behar zela” nabarmendu zuen.

Comunistas de Ucrania

Aurretik, Gobernu ukrainarrak komunismoaren aurkako neurri pakete bat onartu zuen, Ukrainaren independentziaren alde eta nazismoa garaitu zuten gudarien omenaldien inguruan, hala nola SESBeko artxibo polizial sektretuen desklasifikazioaren inguruan.

Ukrainak Alderdi Komunistaren burua den, Piotr Simonenkok 2014ko maiatzean adierazi zuenez, bera Estatu burua izango balitz herrialdearen ekialdeko probintzietatik “tropa guztiak erretiratuko” lituzke, gainera ekialdeko operazio berezia “herriaren aurkako gudatzat” jo zuen.

Honi erantzunez, garai hartan behin-behineko presidente zen, Alexandr Turtxinovek bloke komunistaren ekintza jarraitu eta debekatzea iradokitu zuen, Justizia Ministerioari eskaria luzatuz.

Justizia Ministerioak Ukrainako Alderdi Komunistaren jarduera antikonstituzionala zela ondorioztatu zuen, “separatistak” babesten zituelako.

Uztailaren 22an diputatu ukrainarrek talde parlamentario komunista desegitea onartu zuten.

Sputnik-Logo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *