Petro Poroxenko: “Langabezia tanke bidez borrokatzen ari gara”

 poroshenko

Ukrainako presidentea den Petro Poroxenkok baieztatu duenez herrialdeko ekialdean burutzen ari den operazio militarrak langabezia garaitzera laguntzen du, ukrainako defentsa industria bultzatzen baitu.

“Langabezia borrokatzen ari gara tanke eta ibilgailu blindatuekin, defentsa plantetan sortu diren milaka lanpostu berriak Ukrainako potentzial industrialaren berrezarkuntzan egin dugun ekarpena izan dira”, ukrainako presidentea Novie Petrovtsi-ko base militarreko equipo berriak ikustera joan zenean buruturiko adierazpenak.

Aurreko hilabete bukaeran, Poroxenkok Armada nazionala laguntzeko erositako Humvee ibilgailu militar estatubatuarren lehenengo lotearen etorreraren berri eman zuen. “Armada nazionala ekipo militarrekin hornitzea da gure lehenetasuna, horregatik, estatubatuarren asistentzia tekniko-militarra, beste herrialde batzuenarekin batera, oso aproposa da”, esan zuen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *