Donetsk-eko aireportuko guda (bideoa)

Donetsk-eko aireportu moderno eta garestia Donbasseko gatazkaren ikur bihurtu da. 2014ko maiatzaren 26an Donetsk-eko autodefentsa miliziek aireportua okupatu zuten ukrainarrek munizioa garraiatzeko erabiltzen zuten bidea mozteko asmoz. Ia urtebeteko borroka latzen ondoren, 2015eko urtarrilaren 13an herri miliziek aireportuko terminala berreskuratzea lortu zuten. Milaka izan dira alde baten zein bestean hildako soldaduak. Hildakoen artean mendebaldetik etorritako mertzenarioak, Poloniatik eta AEBetatik besteak beste, etorritako soldatapeko soldaduak daude. Ildo horretan NATOren parte-hartzea frogatzen duen material militarra eta munizioa ezagutzera eman dituzte herri miliziek. Egun, aireportua herri-miliziek kontrolatzen badute ere, borroka ez da eten. Ukrainako armadak, Minsk-eko akordioak ustez indarrean dauden arren, aireportua erasotzen jarraitzen du. ARGIA aireportuko gerra-frontean izan da. Vostok batailoia eta Donetsk-eko herri miliziek kontrolpean duten eremuan. Bidez batez, Ukrainako armadak alboko distrituetan erabilitako legez kanpoko bonben erabilpenaren lekuko izan da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *