Poroxenkoren taldea aliatuekin xextran Donbass dela eta.

El equipo de Poroshenko se pelea con sus aliados por Donbás
© Sputnik/ Nikolai Lazarenko

Verkhovna Radan (Legebiltzarrean) nagusi den koalizioa atzo haustear egon zen Nezavismaia Gazeta egunkariak jakinarazi duenez.

Gatazkaren arrazoia Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikek kontrolatzen dituzten Donbasseko eremutan autonomia zartzeko legeari aurkeztutako emendakin batzuk izan dira.

Hala ere, Radak, aurreratutako tokiko hauteskundeen ostean indarrean jarriko den legea onartu zuen.

Petro Poroxenko ukrainar lehendakariak, aipatutako lege egitasmoa aurkeztu zuenak, bakerako bidean dagoela uste du.

Hala ere, diputatu batzuek bere ekintzak interes nazionalei traizio egitean datzatela uste dute eta bilera atzeratzea lortu zuten.

Egunean zehar, Radako pasabideaetan giroa berotuz joan zen eta akusazioak eta mehatxuak ere entsun izan dira.

Alderdi Erradikalak, Julia Timoxenko lehen ministro ohiaren Baktivstxina (Aberria) alderdiak, eta Lviveko alkataren Samopomitx (Autolaguntza) alderdiek gobernu-koalizioa utziko dutenaren inguruko zurrumurruak entzun dira.

Emaitza Gobernuaren dimisioa izan daiteke.

Sputnik News erdaraz

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *