Kieven murrizketek Donbasseko egoera humanitarioa larriagotu dute, NBEak ohartarazi duenez.

Ukraina ekialdeko egoera humanitarioa larriagotu egin da, Kieveko Gobernuak honen kontrolpetik at dauden guneetan ezarritako murrizketen ondorioz, Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioen Koordinaziorako Bulegoak buruturiko azken txostenaren arabera.

2014an emandako prestazio sozialen ezabatzeak “bertan bizi diren pertsonen egoera larriagotu du, janari eta oinarrizko zerbitzuetan eraginez” 2015eko martxoaren 7 eta 13 bitarteko epealdiari erreferentzia egiten dion dokumentuak.

Bestalde, erregio honetan Gobernu ukrainarrak ezarritako bidaiak egiteko murrizketek izandako eragin negatiboak salatzen ditu.

Murrizketa hauek, “Gobernuak kontrolatzen ez dituen guneetan emandako laguntza humanitarioaren horniduran atzeraldi nabarmenak ekarri dituzte, medikamentuak eta osasun ekipamenduak barne”.

Situación en el este de Ucrania

Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioen Koordinaziorako Bulegoak Human Rights Watch GKEaren txosten bat aipatzen du, HIESa, tuberkulosia eta drogodependienteek “beren tratamenduan etenaldi bat izango dute”, beren bizitza hauen menpe dagoelarik.

Nazioarteko erakunde honen Ukrainako biztanleriarentzako laguntza humanitarioan gabezia “larria” dagoela adierazi du, afera honen beharren %15 soilik batu baita, 316 milioi behar direnean.

Azkenik, testuak martxoaren 7 eta 15 bitartean su-etena “era orokor batean” errespetatu zela onartzen du, nahiz eta “arma arin eta morteroen erabilera eman zen kasu isolatuak egon”.

Tregua en Donbás
“Hildakoen balantzea goraka izaten jarraitzen du, hildakoen gorpuak berreskuratzen diren heinean” eta Debaltsevo eta Donetskeko aireportuan hildakoen kopuru totalaren inguruan datuak falta dira.

Martxoaren 12 bitartean, Nazio Batuen Erakundeko Gai Humanitarioen Koordinaziorako Bulegoaren arabera, Donbaseko gatazkak 5.943 hildako, 15.309 zauritu eta 1,1 milioi desplazatu baino gehiago eragin ditu.

Asilodun, erresidentzia baimena eta egonaldi legalak burutzeko gaitasuna duten ukrainar kopurua, 743.000 pertsonakoa da, 607.900 Errusian aurkitzen direlarik eta 80.900 Bielorrusian.Sputnik-Logo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *