Ukrainar erasoen kopurua izugarri handitu da, 51 aldiz hautsi dute suetena

CP_VVS_4143-960x467DHEren Defentsa Ministerioak esan duenez, Ukrainar Indar Armatuen eraso kopurua izugarri igo da, gaur 51 aldiz puskatu baitute suetena.

“Azken egunak Ukrainar militarren erasoez markatuak egon dira. Bart 30 aldiz eraso gintuzten. Egun osoan zehar, guztira, suetenaren 51 urraketa erregistratu dira” esan du DHEko Defentsa Ministro-orde Eduar Basurinek.

Defentsa Ministerioak, Ukrainako Indar Armatuek Veseloie, Gorlovka, Spartak, Oktiabriski eta Xirokino herriak eta Donetskeko aireportua erasotu dutela esan du.

33 kasutan mortariz burututako erasoak izan dira, 4 aldiz tankeak erabili zituzten, bonbaketa batean artilleria erabili dute, eta gainontzekoetan granada-jaurtigailuak eta arma arinak.

Suetena Donbassen otsailaren 15ean, Donetskeko orduaren arabera goizaldeko ordubatean sartu zen. Suetena 2015eko otsailaren 12an sinatutako Minskeko Itunak aurreikusitako neurrietako bat da.

Harreman-Taldearen (DHE, LHE, ESLA, Errusiako Federazioa eta Ukrainak osatua) dokumentu hau otsailaren 12an sinatu zen. DHEk behin eta berriz esan du suetena betetzea erabat ukrainar aldeari dagokiola.

Novorossia Today

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *