36ko internazionalisten ondorengoak (Andoni Lubaki)

2014ko martxoaren 5

Andoni Lubaki

torobolondresa
(Argazkia: Javier madrildar antifaxista, Toro ezizenez, Vostok batailoiaren base batean)

 

Espainiako gerratera mundu guztitik bolondres gerlariak etorri ziren. Nazioarteko intelektual gehienak errepublikarren alde posizionatu zen. Gerra galduta etxera bueltatu ahal izan zirenak kasu gutxitan itzuli ziren heroi moduan. Heuren, gerra aurreko, bizitzetara egokitu ahal izan ziren, ixilik. Nazio gehienek, errepublikar bandoa kondenatu zuen neutraltasun faltsua aplikatzera behartuta zeuden. Bolondresen itzulera errespetatu zuen eta kitto. Neutralak izan ez ziren kasuetan, Alemaniako komunista bolondresei gertatu zitzaien bezala, atxilotuak izan ohi ziren eta gehienetan kartzela zigorra (edo heriotz zigorra Nazien kasuan) zuten zai.
Historioa pendulu moduan mugitu ohi da. “Neutralitatea” parte hartze ixilaren eufemismo bihurtu da. Galdetu bestela Toro madrildar bolondresari. Etxean bezain beste etsai ditu frontean. Gerra amaitzen denean aldiz etxekoak etsai izaten jarraituko dute ordea. Horra hor espainiar estatuaren neultratasuna.

argia

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *