Poroxenkok Boris Nemtsov ukrainar ordena gorenenarekin saritu du

Iturria: Russia Beyond The Headlines

2015ko martxoaren 3

nemtsov
Nemtsov (ezkerrean) eta Ukrainako lehendakari ohi Viktor Juxtxenko Iraultza Laranja gertatu zenean.

Ukrainako lehendakari Petro Poroxenkok, gaur,  joan den ostiralean Moskuko Enparantza Gorritik metro eskasera eraila izan zen errusiar oposizio liberaleko kide Boris Nemtsov, hil-osteko Askatasunaren Ordenarekin saritzea erabaki du.

“Guretzat Boriz beri izango da erruiar abertzale bat eta Ukrainaren lagun bat. Bere bizitzan hori, nahi izanez gero, bateragarria dela erakutsi du” nabarmendu zuen Poroxenkok Urkainark atzerriko hiritarrak saritzeko ordena gorenarekin saritu ondoren.

Ukrainako Lehendakaritzaren weborriak aipatzen duenez, Poroxenkok bat Errusiaren zein Ukrainaren askatasunaren alde borrokatu zuela esan zuen.

“Zuen eta gure askatasunaren alde! Lelo hori zen Boris Nemtsoven bizitzako leloa. Horregatik Askatasunaren Ordenarekin saritzea erabaki dut” adierazi zuen ukrainar agintariak

Nemtsov beti azabldu izna zen Kremlinek ondoko herriadearekiko zeraman politikaren kontra; bai 2004ko Iraultza Laranjan zehar, bai Krimearen anexioaren unean eta bai Moskuk independentista errusiarzaleei laguntzean.

Errusiar oposizioak krimena “erailketa politiko” gisa salatu du, agintariak errusiar herriaren etsai berriak, Kremlinek ukrainar gatazkan esku-hartzearen kontra daudenak alegia, topatzeko ustezko kanpaina batean enmarkatzen duelarik.

“Netsov gudar erail zuen. Bertsio nagusia bere postura antiblizista izaean datza. Beste herrien, adibidez Ukrainaren, kontrako erasoen politika ofizialista jarraitzen dutenek erail zuten” esan zion Moskun EFE agentziari Jabloko alderdi liberaleko buru Sergei Mitrokhinek.

Milaka moskutarrek, batzuen loreak eta kandelak zeramatzatelarik, gaur Moskuko Sakharov zentruan ezarritako beilatokira joan dira oposizioko politikariari azken agurra ematera. Gaur bertan Errusiako hiriburuko hilerri abtean lurperatuko dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *