“NOVOROSSIJA BANDERISMORIK GABEKO UKRAINA DA”

2015ko otsailak 17

Jatorrizko bertioa errusieraz: Russkii Maltxik

Ingelerazko bertsioa: J.Hawk (Fort Russ)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Kharkoveko ofizial sobietar batek kazetari “nazionalki kontziente” bati honakoa kontatzen dio: “Banderismorik gabek Ukraina handi bat sortzearen alde nago, hori da Novorossija. Nire aitak eta nik hori defendatu genuen. Eta horren alde hilko naiz, ez Ukraina banderistaren alde”.

Lehen idatzitakoa errepikatzea dut:

“Orain Ukrainan zaudetenok, baina arimaz Errusiarekin bat egiten duzuenok, nahiz eta hori adieraztearen beldur izan, Kieveko Juntaren mehatxuen pean heriotza hurbil duzuenok, egiaren alde eutsi behar diozue. Pertsona orok aukeratu behar du eta aukeraren ardurak hartu behar ditu. Baita ere egoera zail, arriskutsu eta hilgarrietan. Alemaniar kontzentrazio-eremuetan zeuden sobietarrek ere erresistitu egin zuten, ez zieten inbaditzaileei eta okupatzaileei lagundu. Gogora ezazue”.

Eta nik gehituko dut: honek ez du esan nahi denek Juntaren aurkako armak hartu behar dituztenik. Ez da hori. Xedea gezurren aurrean amorerik ez ematea eta egiari eustea da. Eta, behintzat egia hori lagunetako edota senidetako bati esatea. Edo Kharkoveko agure hark egin zuen bezala, Kharkoveko kaleetatik barna bandera sobietar bat eramanez ibiltzea, edota norberaren herrialdearen alde, baina banderismoz askatzeko nahiaz hitz egitea. Hori baita egia: Novorossija eta Ukraina ez dira etsaiak. Novorossija banderismoz askatutako ukrainar lurraldea baita.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *