Minsk 2.0: Post Scriptum (Vladimir Suchan)

Jatorrizkoa ingeleraz: Vladimir Suchanen bloga (Logos Politikos)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2015ko otsailaren 15

  1. Momentuz Debaltsevoko poltsan borrokak gelditu gabe jarraitzen du. Ukrainako tropak, Poroxenkok ezetz esan arren, inguratuta izaten jarraitzen duten, baina Kievek inguratze hori hausten saiatzen da.
  2. Inperioak eta Kieveko erregimenak independizatutako errepubliketan burutuko diren “tokiko hauteskunde berriengan” itxaropen handiak dituzten, hauek gaurko liderrak erregimenaren kolaborazionistengatik ordeztuko dituztela espero dute.
  3. Ematen du “lidergo” berri horren pean emango dela errepubliken desmilitartzea eta armagabetzea (10 puntua: “Atzerriko indar armatu, ekipamendu militarra eta mertzenarioak Ukrainako lurraldetik ESLAren ikuskaritzapean erretiratzea. Talde ilegal guztiak desarmatzea”). Hauteskunde berri hauen data, hala ere –oraindik Kievek ez ditu errepublika hauek ez euren liderrak zilegitzat hartzen-, ez dago definituta, aldaketa guztiak 2015ko bukaera arte bete behar direla eskatzen den arren.
  4. Juntak Donetsk, Gorlovka eta beste hiriak bonbatzeari utziko dio, martxoaren 1erako osatu behar den arma astunen erretiratzeko-beharra betez?

Minsk 2.0k “talde armatu ilegal” gisa deskribatzen duen Novorossijako Indar Armatuen (Minsk 2.0ren arabera, errepublikek ere ez dute izaera legal ez politikorik) desegitea eta desmuntatzea modu hauez lor daiteke:

  1. Gaur egungo lidergoaren pean, borondatezko armagabetze eta desegitearen bidez
  2. “Tokiko hauteskunde berrien” osteko armagabetze eta desmilitarizazioaren bidez (Kievek eta Mendebaldeak nahiago duten aukera)
  3. Errusiak behartu eta gauzatua
  4. Edo Kievko erregimenak eta bere aliatuek behartua (de facto inbasioaren bidez)

Minsk 2.0k, Kievengandik, funtsean, hasieran atsegin portatzea eta ekintza militarrak saiheste soilik espero du, hau da, aldi batez euren helburua alde batera uztea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *