Arseni Jatseniuk: Historia modernoaren “Herodoto“ berria edo eskizofrenia nazionalista-banderistaren ondorioa

2015 hasieran, Arseni Jatseniukek (Ukrainako parterik handienean boterea lapurtu duen Gobernu edo erregimen-txontxongilo mendebalzalearen lehen ministroak), Alemaniara egindako bisita ofizial batean, zein erregimen-mota ordezkatzen duen oro jabetu dadin adierazpen argigarri batzuk egin zituen:

Berriz diot: argigarriak eta ez harrigarriak edo zalapartatsuak, estatubatuar estrategia globalistaren eta nazismoa eta faxismoa, gaur egungo egoerara moldatuz, errehabilitatzeko kanpaina bortitzaren jarraipen bat baizik ez dira. Baina hau beste lan baterako, egile aurrerakoi iraultzaileek egin beharreko lan serio baten bazka da.

“Gure Herodoto berriak, historia modernoaren aitak” ez zuen Gobernu-txotxongiloaren Lehen Ministro bezala eginiko adierazpen horiei inolako erantzun ofizialik jaso EBko Estatuen partetik -Txekiaren salbuespenaz- (ikus nire “Independentzia Europan ala estatubatuar inperialismo globalistaren kolonialismo modernoa” artikulua, Ukrainako 3 ministro atzerritarrei buruzkoa), eta noski erantzunik ere ez prentsa burgesean.

Baina gure “historia ezin modernoagoaren aita histerikoaren” baieztapen hori gezurtia eta zentzugabea da, analfabeto baten modukoa, iraingarria eta Goebbelsen eskolako, eta erantzun bat merezi du.

Beraz, ia nire bolaluma edo nire burmuina nekatu Gabe, “plagio” moduko bat eginez, bere “lagun hori-urdinak” aipatuz (alemaniar jeneral ospetsu Manstein eta Guderian eta demokrazia burgesaren “aita” eta Sobieten Errepublika gaztearen etsai Winston Churchill) egingo dut.

Edozeinengandik has gaitezke, baina metodologia bibliografikoaren kulturara atxikiz, ordena alfabetikoa jarraituko dut.

Heinz Guderian (Jeneral-koronela, Panzer 2 Taldearen burua, Armadaren Estatu Nagusiaren burua)

ALEMANIAR JENERALAREN OROIMENA. PANZER TALDEEAK ALEMANIAN”

  • “Askoz beranduago soilik jabetu nintzen Hitlerrek Sobietar Batasunari zion gorrotoaz” (Hitlerren hitzaldia 1939ko urriaren 27ko gosari eta domina-ematean, Poloniaren aurkako kanpainaren ostean, Reicharen kantzilaritzan, 190 orr. J.R.)

  • (…)Hitlerrek nire aurrean 1914ko Alemaniako gobernua kritikatu zuen fronteetako gudaren arriskuak ez ulertzearren, eta orain berak Ingalaterraren aurkako guda bukatu gabe Errusiaren aurkako guda hasten du” (1940ko abuztua, Molotovek Berlin bisitatu ostean, Estatu Nagusietako eta operazio-sekzioetako buruek “Barbarossa planaren” inguruko lehen aginduak jasotzen dituzte, 340 orr. J.R.)

  • (…) nik oraindik Hitlerrek Sobietar Batasunaren aurkako erasoa hasteko erabakia definitiboki hartu ez izana espero nuen” (342 orr.)

  • Sobietar Batasuna erasotzeko 3 armada-talde osatu ziren…” (347 orr.)

  • Ekainaren 14an Hitlerrek Berlinen Armada-talde eta Panzer-talde denak batu zituen Errusia erasotzeko arrazoiak definitzeko” (361 orr.)

  • Gure erasoa ekainaren 22an hasi zen” (362 orr.).

  • (…) Ekainaren 22ko egun madarikatuaren gaueko ordu-biak eta hamar minututan aginte postura joan nintzen (…) 3:15etan artilleria sua hasi zen, 3:40etan bonbardarien lehen erasoa, 4:15etan Panzer 17 eta 18 dibisioak ibaia zeharkatzen hasi ziren”. (371-372 orr.)

Arseni, “Herodotoren seme”, nola ahantzi dituzu gertakizun hauek? Ematen du zure bertsioa dotrina nazi-banderistak zikindua dela.

Ordena alfabetikoan jarraituko dut.

Erich von Manstein (Armada-taldeetako jeneral-mariskala, Hitlerren kuttuna, Mendebaldeko sailkapenen arabera, Bigarren Mundu Gudako Europar Oholtzako estrategarik onena)

GARAIPEN GALDUAK” OROIMENAK

Ateneun” argitaletxea, Bonn, Alemania

  • Baina hain zuzen faktore horietaz ari gara (Ingalaterra inbaditzeari uko egiteaz-J.R.), Hitlerren Ingalaterraren aurkako borrokaldi erabakigarriari ihes egiteko eta Sobietar Batasuna erasotzeko erabakiaz ari garenean (…)”

  • 1940an Alemaniar agintari militarrek Ingalaterrarekiko gudari amaiera emateko aukera galdu izanaren arrazoiak Hitlerren dotrina politikoan aurkitzen dira”.

“Hitlerrek bazekien Britainiar Inperioa guztiz desegin ondoren haren oinordekoa ez zela Alemania izango; AEB, Japonia edo Sobietar Batasuna baizik” (416 orr.).

  • (…) Hitler beti egon izan zen Sobietar Batasunaren aurka, 1939an Stalinekin itun bat sinatu zuen arren (…) Politikoki Hitler alemaniar herriarentzako lortu behar omen zuen “bizi-espazioaren” ideiarekin obsesionatua zegoen. Bizi-espazio hori Ekialdean soilik topa zitekeen”. (417 orr.).

  • 1940ko udan Ingalaterraren aurkako borroka erabakigarriari uko egitea erabaki zuenetik, Hitlerren ezin izan zuen gehiago itxaron”.

Premiaren pe erabaki zuen Sobietar Batasuna bezalako etsai baten aurka eraso prebentibo bat egitea, Mendebaldeaz ez bait zegoen halako etsai arriskutsurik (egia da, SESB kontinente osoan eta planeta osoan nazismoaren eta faxismoaren etsai bakarra bait zen –J.R.) (420 orr.).

  • 1941ko maiatzean (J.R.), gorputz honek hedatzeko agindua jaso zuen (…)” (425 orr.). “Baina gaur egun dakigunez, eta mundu guztiak onartzen duenez, (Hitlerren akatsetik – J.R.) ondorio bi atera daitezke:

Hitlerren lehen akatsa Sobietar Estatu-sistemaren sendotasuna, Sobietar Batasunaren baliabideak eta Armada Gorriaren potentziala gutxiestea izan zen (…) Horregatik berak Sobietar Batasuna kanpaina militar batean garaitzeko gai zela uste zuen”. (430 orr.).

  • Ekainaren 21eko eguerdiko ordu-batetan (J.R.), gorputzaren koartelean erasoa hurrengo eguneko goizaldeko 3etan (J.R.) hasteko agindua hartu genuen”. (436 orr.)

  • Izan genuen sentsazioaren arabera, etsaia frontean ez genuen ustekabean hartu, baina agintari militar sobietarrek ez zuten halako eraso indartsu bat espero, ez behintzat orduan, beraz ez zuten destakamendu handirik mobilizatzerik izan”. (438 orr.).

  • Asko eztabaidatu da Sobietar Armadaren hedapena izaera erasokor edo defentsibokoa ote zenaz. Sobietar Batasunaren Mendebaldeko eskualdeetan kontzentratutako tropen arabera, eta Bialystok inguruan zein Lvov inguruan tankeen kontzentrazioan oinarrituz, hori suposa genezakeen (historia gertakizunen arabera egiten da, ez suposizioen arabera, J.R.); edozein kasutan Hitlerrek Sobietar Batasuna erasotzeko erabakia, lehenago edo geroago Sobietar Batasunak lehenago edo geroago erasko zuela uste zuelako justifikatu zuen (hau defentsa gogorreko urte bi eta erdiren ostean gertatu zen- J.R.). Beste alde batetik, ekainaren 22ko tropa sobietarren kontzentrazioak EZ!!! (J.R.) zuen berehala erasotzeko asmorik erakusten!!! (J.R.) (438 orr.).

Eta bukatzeko “Herodotoren seme” Arseniri iraganeko eta agian orainaldiko demokrazia burgesaren figura handienen aipuak erakutsiko dizkiot: Winston Churchillenak eta Franklin Rooseveltenak.

Kasu honetan ez dira alemaniar jeneralen oroimenak, baizik eta koalizio antialemaniarreko buruen korrespondentzia: Britainia Handiko Lehen Ministro Sir W. Churchill eta AEBko lehendakari F. Roosevelt eta Sobietar Batasuneko Armada Gorriaren komandante-burua J. Stalinen arteko korrespondentzia.

Zuri, “historiagile-berritzaile” gisa, politikari eta Estatuburu hauen izenak ezagunak zaizkizula espero dut.

SESBeko MINISTRO-KONTSEILUAREN LEHENDAKARIAREN KORRESPONDENTZIA AEBtako LEHENDAKARIAREKIN ETA BRITAINIA HANDIKO LEHEN MINISTROAREKIN 1941-1945eko ABERRI GUDA HANDIAN ZEHAR.

(Literatur politikoaren Estatu-argitaletxea, 1 liburukia)

  • 1941eko uztailaren 8

Denok gaude pozarren probokatu gabeko nazien inbasio jupidagabearen aurka (J.R.) armada errusiarrak jarritako erresistentzia hain indartsu, ausart eta heroikoa ikustean. (…) Guk, denboraren, geografi-egoeraren eta gure baliabidez gorakorren arabera, gure esku dagoen guztia egingo dugu zuek laguntzearren” (1 zkia., 9 orr.)

  • 1941eko uztailaren 18, 4 zkia.

1941ko uztailaren 21ean jasoa

Pozten nau zure mezua jasotzeak eta iturri askotatik borroka ausartaren eta kontraeraso anitzen berri izateak, zeintzuen bidez errusiar tropek euren aberri lurra defendatzen (J.R.) duten” (11 orr.).

  • 6 zkia. 1941ko uztailarn 28an jasoa

(…)Errusiar tropek euren lurraren defentsan (J.R.) jartzen ari diren erresistentziako denok batzen gaitu” (14 orr.).

  • 8 zkia. 1941eko abuztuaren 15ean jasoa. W. Churchillek eta F. Rooseveltek I.V. Stalini.

Harry Hopkins jaunak Moskutik bueltan aurkeztutako txostenaren inguruko eztabaidak eman duen aukera aprobetxatu dugu denon artean gure herrialdeek inbasio naziari (J.R.) zuk jartzen diozun erresistentzia miresgarriari laguntzarik onena emateko modua zein den eztabaidatzeko”. (16 orr.).

Egia esan, ez dut uste “gure ukrainar Herodotok” zerbait ulertu nahiko duenik. Eta ez dut “mendebaldeko zibilizazioak” iraganeko historia, nazismoaren, faxismoaren eta militarismoaren garaipenaren 70 urteurrena behar den bezala ospatzeko, baloratuko duen inguruko itxaropenik.

Denon ahaleginaz, milioika langileri, faxismoaren (langileen lorpenak zapaltzeko munduko inperialismoaren tresna historikoa dena) berpiztearen aurrean begiak zabal ditzaten, benetako historiaren partikula bat eramateko gai izango garenaren itxaropena dut.

Adi egon zaitezte! (Txekiar abertzalea, 1940)

Joaquin Rodriguez, Euskal Herria-Donbass Komitearen kidea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *