DHEk miliziek Mariupol artilleriaz erasotzeko gaitasunik ez dutela adierazi du

2015-01-24_12-49-14_skrinshot_ekrana_1

Donetskeko Herri Errepublikak Mariupoleko artilleria erasoa egozten zion informazioa ukatu du.

Ukrainako Armadako prentsa zentroak lehenago esan bezala, Mariupol kanpo auzoetako bonbardaketa DHEko miliziari egozten zion. Kasu honetan, Donetskeko erregioan Ukrainako Barne Ministerioko arduradun den Vyatxeslav Abroskin-ek, bonbardaketa horretan gutxienez 10 hildako egon zirela adierazi zuen.

“Mariupol inguruan dagoen miliziak, ez dauka aipaturiko gunea bonbardatzeko artilleria sistemarik. Gure posiziotik, aipatutako kokapenean, urrunegi kokatzen da (miliziek daukaten armamentuarentzako)”, baieztatu zuen DHEko milizien kuarteleko ordezkariak.

“Gure informazioaren arabera, sua Ukrainako gerlariak dauden Stary Krym ingurutik zetorren. Gaur egunean daukagun informazioaren arabera, ukrainako militarren probokazioa izan delaren hipotesia egin dezakegu”, milizien ordezkariak adierazi zuen bezala.

novorossiatoday

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *