Bergarako hitzaldiaren kronika

Abenduaren 26an Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteko bi kidek Bergarako Gaztetxera joan ziren Novorossiaren inguruko hitzaldi bat ematera. Bergarako Gaztetxeak antolatutako hitzaldira 30 pertsona baino gehiago hurbildu ziren. Entzuleek galdera eta aportazio ugari egin zituzten hitzaldian zehar. Novorossiako gatazka ulertzeko, hizlariek ukrainar historiaren testuinguru batekin hasi ziren. Gero EuroMaidan eta Novorossiaren inguruan hitzegin zen, eta azkenik, Banda Bassottik antolatutako Karabana Antifaxistan parte hartu zuten bi brigadistek beren bertako esperientzia kontatu zuten.

bergara1

Gauean elkartasun kontzertuak antolatu zituen Bergarako Gaztetxeak, Pelax eta Bidelapurrak taldeen eskutik. Jende ugari gerturatu zen elkartasun keinuak ohiko bihurtu ziren aretora. bergara2

Euskal Herria-Donbas komitetik eskerrak eman nahi dizkiegu Bergarako Gaztetxeari, Pelax eta Bidelapurrak taldeari gurekin kontatzearren eta beren Novorossiarekiko elkartasun internazionalistagatik.

DONBASSETIK EZ DIRA PASAKO!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *