Nazi banderistak Durangoko Azokan Novorossijaren alde egin den kontzentrazioa boikotatzen saiatu dira

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Durangoko Azoka dela eta, Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteak, Euskal Herriko eslaviar diasporako kideekin batera, abenduaren 6an, larunbatean Landako Gunean kontzentrazio bat antolatu genuen.

30 bat pertsona bildu ziren bertan elkartasun internazionalista erakutsiz eta ukrainar gobernuak Novorossijako populazio zibilaren kontrako genozidioa gaitzesteko. Gobernuaren indarrek eta boluntario naziez osatutako batailoiek Donbasseko herritarren aurka burututako guda krimenen irudi gogorrak erakutsi izan ziren, euskal gizartea gatazkaren gogorkerien inguruan sentsibilizatzeko eta Novorossijako Langile Herriarekiko elkartasunera deitzeko asmoz.

Laster agertu ziren zenbait pertsona jarrera probokatzailea erakutsiz, kontzentrazioan parte hartzen zutenen argazkiak ateraz eta telefono deiak eginez. Eta hortik gutxira beste lau pertsona agertu ziren jarrera erasokorra eta mehatxagarria erakutsiz. Pertsona horiek argi esan zuten ideologia neonazia zuen Stepan Banderaren jarraitzaileak zirela.

Kontzentrazioan parte hartzen ari zirenak ez ziren probokazio horietan erori eta elementu probokatzaileak kontzentraziotik aldenduak eta identifikatuak izan ziren.

Gertaera honen aurrean, Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteak zera adierazi nahi du:

1 Elementu neonazien ezjakintasuna eta harrokeria begibistakoak direla, Durangon, faxistek 1937an bonbatutako hirian, borroka antifaxistaren eta faxismoaren krimenen inguruko oroimen historikoa bizirik duten kolektiboen aurrean, Euskal Herriko herritar solidarioen zein eslaviar diasporako kideen aurrean nazi gisa aurkezten zirelarik.

2 Faxismoa Europan zehar hedatzen ari dela. Durangon gertatutakoa beste ebidentzia bat da, eta modu aktibo eta borrokalarian erantzuteko beharra erakusten du. Hemen, Euskal Herrian ere, elementu nazi eta banderistak egon badaude eta ezin dugu ezikusiarena egin.

donbass-eh1

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *