Ukrainar indarren galerak

Donbassen juntaren aldeko 630 mertzenari akabatu dituzte jada

Estrategi Segurtasunerako Eskualde-arteko Funts Publikoak Ukraina ohiko ekialdean, Donetsk eta Lugansk inguruan zigor-oprazioetan dabiltzan ukrainar unitateen benetako galeren zifrak eman ditu.

“Ukrainar aldean eman diren galerak, 20.914 pertsonatakoak dira. Apirilaren 3tik azaroaren 27raino hil diren ukrainar militarren kopurua hori da. Txosten batzuen aranera, borrokan hildako batzuen gorputzak Dnipropetrovskera eraman ziren hango krematorioan suntsitzeko edo bertan, hil ziren tokian lurperatu ziren. Biktima asko oraindik “desagertu” bezala sailkatuta daude” dio komunikatu batek.

Funtsak galerak zehazten ditu: “Hildakoen artean “Eskuin Sektorearen” 3.450 borrokalari daude, “Dnepr”, “Azov” eta “Aidar” batailoietako 30 bat mertzenario, ukrainar Armadako 11.715 bat soldadu, Barne Ministeritzaren 4.141 bat enplegatu, SBUko 379 bat kide, Mugen Zerbitzu Nazionaleko 243 pertsona, ukrainar beste formazio militarretako 1.781 bat pertsona eta CIAko FBIko edota AEBtako Defentsa Ministeritzaren Inteligentzia Indar Berezien Departamenduko indarren 88 kide”.

Bereziki, atzerriko mertzenarien artean, gehienak enpresa militar pribatuen ordezkariak direla nabarmentzen da. “Atzerriko 630 mertzenario garbituak izan dira; hauek poloniar “ASBS Othago” konpainiakoak, AEBtako “Academi” eta bere filial “Greystone Limited” konpainiakoak edota Kanada, Alemania, Britainia Handia, Lituania, Estonia, Italia, Suedia, Turkia, Txekiar Errepublika, Finlandia, herri afrikar, arabiar edota beste herrialdetakoak direlarik”.
Zaurituak edota mutilatuak beste kontu bat dira. “49.673 bat pertsona zaurituak izan dira. Segurtasun eta Nazio Defentsaren Kontseiluako bilera itxian eman ziren datuak sinesten baditugu, galerak 12.000 hildako, 19.000 zauritu eta ia 5.000 desagertu dira. Informazio honen parte hau “KiberBerkut” taldeko hackerrek baieztatu dute” dio Funtsaren txostenak.

novologo
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *