[Kontzentrazioa] Abenduak 6, 12:00etan Durangoko Landako Gunea

durango

1937ko martxoan Espainiako armada faxistak Durango bonbardatu zuen,  herria suntsituz eta 300 biktima zibil baino gehiago eraginez. Ia 80 urte pasa dira data horretatik. Baina hala ere faxismoak bizirik jarraitzen du.

Egun, Ukrainar armada faxistaren Donbaseko Herri Errepublikaetako populaketa zibilaren kontrako bonbardaketa etengabeak milaka hildako eragin dituzte, eta horrekin batera milioi bat errefuxiatu baino gehiago. Hauek izan dira Autodeterminazio eskubide legitimoa gauzatzearen ondorioak.

Hori dela eta, larunbat honetan, Abenduaren 6ean, Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komiteko kideok kontzentrazio bat deitu dugu Durangoko Landako Gunean. “Novorossiaren autodeterminazio eskubidearen alde!” lelopean, Novorossiako herri altxatuari elkartasuna adierazteko asmoarekin elkarretaratzean parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.

ZUTIK DONBAS!
EZ DIRA PASAKO!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *