Lviven, ukrainar naziak euskaldun ehizan

Hedabide ezberdinen arabera, Ukrainako mendebaldeko Lviv hirira joan diren Athletic Club taldearen zaleak atzotik ukrainar nazien partetik jazarpena sufritzen ari dira. Zenbait athleticzale jipoitu egin dituzte, eta euretako bat gutxienez erietxera eraman behar izan dute, nahiz eta jada alta medikua eman dioten. Segurtasuna bermatzeko hoteletik ez irtetea gomendatu diete.

Bilbo091710Gogoratu beharra dago Xakhtar Donetsk taldeak bere hiritik 1.000 kilometro baino gehiagotara jokatu behar duela, ukrainar gobernu kolpistak Donbass Arena estadioa eta bonbatu izan bait zuen, eta oraindik hiria bonbatzen darrai. Hori dela eta partidua Lviven, neonazien presentzia handia duen Ukraina mendebaldeko hiran jokatuko zela erabaki zuten.

San Mamesen jokatutako joaneko partidan Donbasseko herriarekiko elkartasun antifaxistarako egin zen deialdiaren barne, partidaren aurretik mobilizazio bat burutu zen eta harmailetan Herri Norte taldeak errusieraz “Вставай Донбасс!” (Jaiki Donbass!) zekarren pankarta erakutsi zuen; zaleek Poroxenko hiltzailearen kontrako leloak eta “Donbassetik ez dira pasako!” oihukatzen zutelarik. Ukrainar naziek ezin dute halako elkartasun keinurik jasan, eta athleticzaleen kontra jo dute irailean erakutsi elkartasunagatik.

Ez da athlticzaleek europar txapelketetan jokatutako partidetan ultraeskuineko zaleen gorrotoa jasotzen duten lehen aldia; Austria Wien eta Anderlecht taldearen kontra, klub hauetako zale faxistek ere zale zurigorriak eraso bait zituzten.

[youtube=http://youtu.be/WIugKgWkyJo]

Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitetik Athletic ikustera joan diren euskal zaleei babesa adierazten nahi diegu, eta talde naziek erasotutakoei animorik beroenak eta desiorik onenak helarazi nahi dizkiegu.

GORA EUSKAL HERRIA INTERNAZIONALISTA ETA ANTIFAXISTA!!!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *