Miliziek irabazi egingo dute. Jainkoa eta egia euren alde dute (Igor Strelkovi elkarrizketa)

Jatorriko errusieraz: Ziorna, Interneteko Aldizkari Ortodoxoa

Ingelerazko bertsioa: Sebastopolen Ahotsa
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

images

-Igor Ivanovitx, egia esan, ezin dut burutik kendu Minskeko akordioak Khasaviurteko akordioen antzekoak direnaren ideia. Akordio horiek Txetxeniar Lehen Gudaren “bukaeraren hasiera” izan ziren, baina Txetxeniar Bigarren Gudara eraman zuten.

-Halakoak ematen dute. Momentuz, Donbassen Khasviurtik eman ez dadin saiatzen ari gara.

-Ondorio onetara iritsi nintzen, arrazoi politikoak direla medio Herri Milizien ofentsiba zabal eta arrakastatsua bapatean gelditua izan zenean. Gelditua izan ez balitz zer gertatuko zela uste duzu?

-Gure potentzial militarra salbatuz utzi genituen Slaviansk eta Kramatorsk jada gure eskuetan egongo ziratekeela, Mariupol ez aipatzearren. Konturatzen al zara ofentsiba gelditua izan zenerako Herri Milizien lehen taldeak jada hirian barneratu zirela? Ukroek gure aurrerakadari ihes baizik ez zioten egiten. Mariupol hutsik zegoen… eta orain hala gabiltza! Erasoa gelditua izan zen eta Minskeko bake hizketaldiak hasi ziren. Momentu hartarako ni jada “erretiraturik” nengoen, ofentsiba gelditzearen kontra nengoelako. Nire beldur guztiak egi bihurtu dira. Gaur, “suetenari” esker, ukrainarrek euren indarrak bildu, arma astun gehiago ekarri eta borrokaldi berrietarako prestatu dira. Gaur ez da jada suetena premiazkoa duen armada alarmista bat. Oro har, Donbasseko herriarentzako tragediarik handiena, Errusiak, Krimeak egin zuen erara, DHE eta LHE ezarri zituzten erreferendumak ez onartzea izan da. Inork ez zukeen espero matxinadak Minskeko itunak diren halako emaitza patetiko bat ekarriko zuketenik.

-Igor Ivanovitx, Ukrainan gertatzen ari den nahasmenduaren erdian gauza batek aztoratzen nau gehien: Zergatik ukrainarrak ez dira Donbasseko guda hasi zuen, zibil baketsuak –emakumeak, atso eta agureak, umeak- hiltzen dituen Kieveko erregimenaren kontra matxinatzen? Ez al dira gertatzen ari denaz konturatzen?

-Konturatzen dira, noski konturatzen direla. Telebistan etengabe ematen dituzten Donetsk eta Luganskeko bonbaketen irudiak, hildakoen gorpuak, baina euren buruak behin eta berriz propagandaz matxakatzen dituzte: “Begira! Hau da errusiar terroristek ukrainar lurrean egiten dutena”. Jendea zonbifikatua dago eta hau sinesten du, haserretu egiten dira eta errusiar terroristen eta separatisten aurka borrokan ari den Kieveko erregimena babesten dute

-Baina eurengan giza sentimenduak egon beharreko dira, Kieven “indar bereziek” egiten dutena hain da sinestezina eta ulergaitza…

-Igor Vasilievitx, baina zer espero duzu haiengandik? Kieven satanistek hartu dute boterea, beraz, guda egiteko modu satanistak erabiltzen dituzte.

-Uste dut ukrainar herria halako eromen kolektibo batek hartu duela, errusiar herria 1917ko Iraultzaren ostean hartu zuenaren antzeko batek. Guda Zibilean zehar errusiarrek errusiarren kontra tiro egiten zuten…

-Ez da hori Herri Milizien kasua, baina bestela, egia da. Ukrainar guda hau Errusiako Guda Zibilaren antzekoa da

-Batzuek hau nazioarteko guda bat eta are Hirugarren Mundu Guda dela deritzote.

-Ez dut uste halakoa denik. Ukrainar indarretan ari diren mertzenarioen ehunekoa oso txikia da. Ukrainar soldaduen heren bi errusiarrak dira, errusiar etniakoak direla ere esan dezakezu. Errusieraz hitz egiten dute, horietako askok errusieraz prentsatzen dute. Are gehiago, Errusiatik etorri diren boluntarioak ere badaude ukrainar aldean borrokatzen. Hori hala da

-Baina nola dezakete “errusiar ukrainar” horiek hiri baketsuak bonbatu eta eurak bezalakoak direnen kontra zigor-operazioak egin?

-Hiriak bonbatzearen inguruan, tirokatzaileek ez dakite ezta zeren kontra ari diren tiro egiten. Agintzen dioten edozein tokiren kontra egiten dute tiro. Ez dituzte euren jaurtiketen ondorioak ezagutzen. Eta zigor-ekintzak nazionalista amorratuek, drogatuek, burua jandakoak egiten dituzte, euren ekintzen kontziente ez direnek. Euren ekintzak ez daude inongo zentzuzko arrazoik gidaturik. Programazio neurolinguistikozko tekniken objektu direlaren inpresioa dut. Eta berdina ukrainarren aldean ari diren errusiar boluntarioekiko.

-Eta zerengatik borrokatzen dute ukrainarrek?

-Ukroek? Euren ustez Donbass “errusiar separatistengandik eta terroristengandik” askatzeko borrokan ari dira, Ukraina batu eta zatiezinaren burujabetzaren alde, eta Errusiarekiko independentziaren alde. Hala ere, euretako batzuek egoera ulertzen dute eta badakite euren herriaren aurka ari direla borrokan. Berez, borrokatzearen itxurak egiten dituzte. Jende askok ez du borrokatu nahi. Baina atzera egiteen aurkako destakamenduak eurengana iristen direnean… Ezagutzen ditugu erreklutek borrokatzeari uko egin eta armada utzi nahi dutenean halako atzera-egiten kontrako destakamenduek tirokatuak direnaren kasuak. Su lagunkoia…

-Eta Donbasseko herriak, zerengatik borrokatzen du?

-Begira, Donbasseko herriak ez zituek ukroak erasotu, bestela izan zen. Donbasseko herriak bere lurrarengatik, bere arbasoen lurrarengatik borrokatzen du. Eta nik badakit edozein preziotan defendatzeko prest daudela. Bigarren Khasaviurt bat badator eta Errusiak laguntza emateari uko egiten badio ere, ez dituzte armak utziko. Donbasseko herriak justiziaren alde, errusiar izateko eskubidearen alde, errusiar kulturaren alde, eta ortodoxiaren alde borrokatzen du. Eta irabazi egingo dute, egia eta Jainkoa eurekin daudelako. Azken finean herri miliziak Mendebaldeak eta Estatu Batuek babestutako Kieveko agintari satanikoen aurka ari dira borrokan.

-Eta guk, Errusian gaudenok, nola lagun diezaiokegu Donbasseko Miliziari?

-Negua ate-joka dago. Beraz miliziak lotarako zaku epelen, arroparen, janariaren eta medizinaren premia du. Eta noski, Donbasseko miliziak arma astunak behar ditu, baina hori beste arazo bat da…

-Errusian zehar Donbassentzako laguntza humanitarioa batzeko kanpaina abian da eta oso aktiboa da. Hau oraindik ez al da nahiko?

-Nahiko izango litzateke laguntza osoa Donbassera bidaliko balute. Arazoa da gezurrezko “laguntza fondoren” batek zati bat lapurtzen duela eta “desagertu” egiten dela. Donbassera laguntza bidaltzearen kontra dauden errusiar eragile batzuez ari naiz.Ofizialki laguntza humanitarioaz arduratzen diren pertsona batzuk, Vladislav Surkov esaterako, Donbasseko lurraldera bildutako laguntza bidaltzea saihesten dute. Hori dela eta, Donbasseko herriak bizirauteko prestatu behar du. Nire aldetik, traidore hauek agerian uzteko edozer gauza egingo dut. Ez dute Novorossija lasai “idortzeko” aukerarik izango

-Baina nola “idortzen” dute Novorossija?

-Berriz esaten dizut, Errusiak laguntza bidaltzeari uko egiten badio ere, Donbasseko herriak ez dituela armak utziko. Baina nire ustez, Novorossija “idortzerik” ez da gertatuko. Errusian badaude zenbait pertsona eta indar garrantzitsu halakorik gertatzea saihestuko dutenak. Minskeko akordioak Surkoven kirako “traidoreen alderdiko” garaipen pirriko bat besterik ez ziren izan

-Ukrainako Hego-Ekialdeko egoera konpontzeko planaren “sinatzaileak”, esaterako Txubais, Gref eta besteak ere “traidoreen alderdiko” kide al dira?

-Bai badira. Eurek Putinek guda handirik, sakrifizio handirik nahi izango ez duenaren apustua egiten dute. Putinek ez du nahi Errusia herrialde okupatzaile gisa ikusterik. Eta horretan zuzen dabil. “Traidoreen alderdia” agerian utziko duenaren itxaropena dut. Bere iharduera aztertuz, Milizia patuaren esku utziko ez duela, Novorossija “Idortzen” utziko ez duela badakit. Bere egoeran Novorossijari eman diezaiokeen laguntza guztia ematen dabil.

-Eta nola bidal diezaiokegu laguntza zuzena Donbassi? Adibidez, Miliziaren kontuetara dirua nola bidal dezakegu?

-Eta nola jakingo zenuke gezurretako kontu bat ez denik? Halako kontu asko zabaldu izna dira. Beraz, biderik onena laguntza elizen bitartez bidaltzea izango litzateke. Eliza batzuk Donbassen aldeko laguntza biltzen hasi dira. Ni Donbasserakolaguntza fondo bat sortzen nabil. Momentu honetan Miliziarentzako laguntza kontu bat irekia dut, eta kontu hori nik kontrolatzen dut, http://icorpus.ru webgunean topa zenezake. Hor beste laguntza moduez ere ikas zenezake. E-mail: info@icorpus.ru. Gogoratu Information Corpus erakundeak ez duela icorpus.ru ez den beste webgunerik.

-Iruzur kasuak egon al dira?

-Badaude! Batzuek webgune bera sortu dute, helbide berarekin baina letra bat aldatuz. Nire izena daramatzaten hainbat orrialde ere sortu izan dira, “Igor Strelkoven orrialdea”; “Igor Strelkov Facebooken” eta abar. Txorakeriak idazten dituzte, eta ni eta Milizia osoa desprestigiatzen dituzten. Badut nik webgune ofizial bat, http://www.igorstrelkov.ru da helbidea.

-Gaur egun, hedabideetn ere zabaldu da, Milizian ere elementu ustelak daudenekoa. Egia al da?

-Milizian? Beno… denak santu ere ez dira. Badaude vodka edatea borrokatzea baino gehiago gustatzen zaienak. Eta komandanteen artean… komandante batzuez lotsatuta nagoela esana dut. Baina gauzarik garrantzitsuena, matxinoak ideia baten alde borrokatzen aritzea da. Eurek Novorossija errusiar munduaren parte dela ulertzen dute. Eta Donbass zein Odessa Errusiaren parte direla uste dute, nahiz eta errusiar munduaren traidoreek 1991an zatitu egin zituzten. Are gehiago, Novorossija Errusiarengandik banatutako Estatu bezala hartzea, eta are gehiago Ukrainaren parte gisa hartzea. Gaur egun, Novorossija Errusiaren gotorleku bat da.

-Elementu ustelen auzira itzuliz, jende askok zu Donbassera itzuli eta gauzak ordenan jartzearen itxaropena dute. Askok “Igor etortzea eta Igorrek gauzak konpontzea” espero dute.

-Aritu izan nahiz honetaz beste elkarrizketa batzuetan. Ez dut Donbassera itzultzeko modurik, inork ere ez didalako itzultzen utziko. Donbassetik erretiratu arazi zidatenek ez didate itzultzen utziko. Beraz “Igor etortzea eta Igorrek denak epaitea” espero duten horiek atsekabetu beharrean nago. Baina hemen, Errusian, Novorossija efektiboki laguntzeko modua ere badut. Ez nago hemen eserita egoteko. Edozer gauza egingo dut Miliziak irabaz dezan. Eta irabaziko dugu. Egia eta Jainkoa gurekin daude.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *