Donbaseko langileen mezua zabalduz, elkartasunetik

Tolosaldeko Ataria 2014-10-25


Azken larunbatetan bezala, Euskal Herria Donbaseko kideek talo postua jarri dute Tolosako Trianguloan. Donetseko meatzarien laguntza deiari erantzunez, elkartasuna azalduz. Postuaren inguran jende ugari elkartu da taloa jatera.

tolosan01

Donetseko meatzariek Europako langileei mezua zabaldu zien, euren egoera azalduz eta elkartasuna eskatuz. Euskal Herria Donbas ekimenak deialdiarekin bat egin eta mezua zabaltzen dihartu han eta hemen. Horrez gain, ekarpen ekonomikoak biltzen dituzte. Tolosan larunbatetan talo postua jartzen dute ekimeneko kideek, eta gaur goizean ere elkartasun hitzorduari ez diote hutsik egin. Ukraniako gerra bete betean pairatzen ari den eremuan gertatzen dena ezagutzeko aukera eskaintzen du Trianguloan dagoen postuak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *