Novorrossiako manifestu iraultzailea

Alexey Mozgovoik, Novorrosiyako lider politiko eta ‘Prizrak’ brigadako komandanteak, Irailaren 8an “Volnye-ko herritarrentzako adierazpena” publiko egin zuen. Deklarazio iraultzailea da, Новороссия/Novorossiyako manifestu iraultzailea.

Adierazpena Minsk-eko su etenari (Bi herri errepubliketako liderrek eta Leonid Kuchma, Ukrainako oligarken aitajauna, gaur egun pertsona pribatu bat besterik ez dena, sinatzen ari diren akordioa) eta behartutako Strelkov-en dimisioari (Novorrossiya-ko indar militarren buruzagi bezala dimititzera behartua izan zen) erantzuteko kaleratu zen. Kuchma 2004 urterarte Ukraina Banderaren jarraitzaile eta oligarken atzaparretan uztean rol garrantzitsua bete zuen.

Alexey Mozgovoik erabiltzen duen “Volniye lyudi” terminoari dagokionez. Literalki “herri askea” esanahia du. Baina boluntario edo Novorrossiyaren alde borrokan ari direnen esanahia ere badu eta orain baita Novorrossiyan dagoen iraultzaren esanahia ere hartu du. Beraz, volniye lyudi ez dira soilik herritar askeak, Novorrossiyaren alde aske eta borondate propioz borrokatzen duenak ere badira volniye lyudi, askatasunaren maitale heldu eta konprometituak eta oligarken eta hauen morroi nazien aurka altxatu den askatasunaren aldeko borrokalariak baitira.

Maitasunez borrokatzen dute, denon hobebearra maitatuz.

Orain Mozgovoy-ren adierazpenaren esentzia, zeina iraultzaren eta zehazki Novorrossiya-ko iraultzaren aldeko adierazpena besterik ez den:

  1. “Su etenari buruzko Minsk-eko protokoloa” sinatzea traizio ekintza bat izan da. Hau sinatu zuten herri errepubliketako liderrek beren karguetatik dimititu beharra dute.
  2. Novorrossiya-ko herriaren %90 eta Novorrossiyako armadaren %100 su eten protokoloaren aurka daude eta protokoloak diruen baldintzen (errendizioa) aurka.
  3. Ceasefire does not exist. There is no peace. The alleged ceasefire is farce. Su etena ez da existitzen. Ez dago bakerik. Ustezko su etena fartsa bat da.
  4. Kuchmaren sinadurak ez du inolako baliorik. Honek gainera Kiev-eko juntak egun ez duela ezer sinatu erakusten du. Soilik bi herri errepubliketako liderrek hartu dituzte unilateralki obligazio jakin batzuk herri errepubliken izenean, beren karguak usurpatu eta hauetaz abusatuz hau egiteko.
  5. Protokoloaren erredakzio eta sinaduran (1938ko munich-eko paktuaren antzekoa), aipatutako lidergoak ez zuen izan askatasunaren alde eta bere borondatea errespetatua izan dadin borrokan adi diren Novorrossiya-ko herritar eta gudariei honetaz zer pentsatzen duten galdetzeko asmorik.
  6. Borroka garaipenera bideratu behar da, amaierara. Ez dago beste biderik.
  7. Botere oligarkikoa ukrainan suntsitua izan behar da.
  8. Minsk-eko protokoloan aipatzen den status berezirik ez ukraina oligarkiko bateratu, banaezin, nazi, bandera zale baten! Novorrossiyak badu jada bere status berezia, duintasunaren eta gizarte justu baten irudia da. Narodovlastiye-n oinarritutako gizartea, boterea eta askatasuna herri langilearentzat!
  9. Helburu hauen bidean, Novorrossiyako kontseilu militarra deitu behar da. Bere lana Novorrossiyaren batasuna berrestea eta bere programa iraultzailea jarraitzea da.
  10. Beharrezkoa da denon batasuna! banatutako herri errepublikek Novorossiyako estatu bateratu eta indartsu bat osatu behar dute. Soilik bide honekin lor dezakegu garaipena.
  11. Novorossiyak ez ditu behar beren burua saldu duten eta Novorrossiya saldu nahi duten horiek.
  12. Novorrossiya eta bere iraultza ohorearen, duintasunaren eta justiziaren aldeko borroka da. Honegatik ari gara borrokan. Askatasuna edo heriotzaren ohorea!
  13. Ohorea garaipena lortuko duzuenoi!
  14. Garaipena gurea izango da!

Iturria: http://slavyangrad.org/2014/09/10/vladimir-suchan-the-minsk-sabotage-the-mozgovoi-manifesto/#more-3597

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *