Donbasseko 600 bat enpresa suntsituak izan dira guda hasi zenetik.

Ukrainako Fiskaltza Zerbitzu Estatalaren Buru Ihor Belousen arabera, ekintza militarren ondorioz Donbasseko azpiegiturei eragindako kalteak esanguratsuak dira, eta hamarnaka milaka milioi dolar beharko dira hauek konpontzeko.

Ukrainako Fiskaltza Zerbitzu Estatalaren Buru Ihor Belousek ICTV kateari zuzenean egindako adierazpenen arabera, Donbassen “operazio antiterrorista” hasi zenetik, 600 enpresa izan dira suntsituak; horietako 396 Donetskeko eskualdean eta 200 Luganskeko eskualdean.
“Enpresa hauek ezin dira berehala konpondu. Fisikoki suntsituak izna dira” argitu du. “Ekintza militarraz azpiegiturei eragindako kalte materialak oso esanguratsuak dira, eskualde industrial batez ari bait gara. Hamarnaka milaka milioi dolar beharko dira kalteak konpontzeko” informatu du Ihor Belousek.

Iturria: Novorossia News Agency.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *