Ukrainako lehendakari Petro Poroxenkok baieztatu du ukrainar tropak ekialdean birkokatzen aritu izan direla

Petro Poroxenko lehendakariak astezkenean Gobernuaren batzar batean adierazi duenez, hurrengo astean Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait barrutitan botereen deszentralizazioa aplikatzeari buruzko arau bat Ukrainako legebiltzarrera bidaliko da.

“Arau honek Donetskeko eta Luganskeko Herri Errepublikei buruz ez dio ezer, Ukrainaren botereak soilik aipatzen ditu” zioen Poroxenkok. “Guk ez dugu federalizaziorik onartzen”.

Poroxenkok baieztatu egin du momentu honetan, ukrainar tropak herrialdearen ekialdean birkokatzen egon direla, defentsa ariketak egiteko.

Ukrainak bere lurraldea “militanteen kontrako borroka zuzenerako ildoaren arabera” fortifikatu behar duela esan du, eta herrialde honek “defentsa-zientzia modernoaren araberako” fortifikazioak lehenetsi behar dituela 1941-1945 garaian eraikitakoen aurrean gaineratu du. “Inork ez du gure lurrean borrokatuko” esan du. “talkari eutsiko diogu”.

Aldi berean, lehendakariak ez du alboratu Ukrainaren ekialdeeko operazio militarren zonaldearen ondoko barrutietan erregimen berezi bat ezartzea.

Gudaren mehatxuak, defentsa-industria herrialdearen ekonomia berrezartzean tira egiten duen makina bihur dezake. “Erreformarik gabeko ekonomia bat irabazteko ahulegia da” esan du, Ukrainaren defentsa-industriako plantak hiru txandatan egunero armadarentzat 30 tresna ekoitziz lan egiten dutela gaineratuz.

“Ukrainak erreformen bidez gaurkotu egin behar du. Zuzentarau zaharkituek ezin dute armadaren eskakizunak bete” esan du.

Iturria: Novorrosia Today

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *