Ramiro brigadista madrildarrari elkarrizketa Argia aldizkarian

Iturria: Argia
Ukrainatik bereizi eta independentzia aldarrikatu duen Donbassetik etorri berriak dira Lucas eta Ramiro brigadista humanitario madrildarrak. Gerra egoeran dagoen Lugansketik herritarren egoera gogorraren berri ematera joango dira ostiralean Altsasuko gaztetxean. EH-Donbass elkartasun taldeak antolatutako jardunaldien baitan emango duten hitzaldiaren aurretik hitz egin dugu haiekin.

50143ramirolugansk– Zergatik joan zarete gerra eremu batera? Zer lan egin duzue Lugansken?

Donbasseko herritarrak laguntzeko asmoz abuztu hasieran heldu ginen Luganskera. Urduritasunak loa galarazten zigun, bonbardaketen eta izugarrikeria guztien irudiak ikusita. Beraz, sarraski hori geldiarazten laguntzeko premia sentitu genuen. Luganskera joan ginen setiaturiko hiri bat zelako eta bonbardaketak ingurua hondatzen ari zirelako.

Han informazioa, testigantzak eta irudiak jaso ditugu, ondoren gure jaioterrira itzultzean zabalpen lana egiteko. Lan humanitarioetan ere parte hartu dugu: janaria edota higienerako materialak banatu genituen besteak beste. Horrez gain, beharrezko harremanak egin ditugu beste herrialdeetako boluntario gehiagoren etorrera koordinatzeko.

 – 400.000 biztanle ditu Luganskek. Asteak daramatza urik eta argindarrik gabe.

Bonbardakek eragindako kalteez gain, hondamendi humanitarioa gertatzeko arriskua egiazkoa da. Alde batetik, zaborra kaleetan pilatzen ari da, eta urik ez dagoenez, estolderia sistemak ez du funtzionatzen. Jende edadetua ugaria da, eta ezin dira ezta etxetik atera ere. Urik eta janaririk gabe daude, gainera. Kalean ibiltzea arriskutsua da bonbardaketak etengabeak direlako baina halere, ezinbestekoa dute irtetea ura, sendagaiak edo janari apur bat lortzen saiatzeko. Izugarria da hango egoera. Oso gertaera tristeak, oso gauza gogorrak ikusi ditugu.

400.000 biztanleetatik 100.000 baino gutxiago izango dira gaur egun hirian. Aukera izan dutenak errefuxiatu-eremura joan dira-eta. Han ere egoera ez da xamurra. Gainezka daude. Inguruetan kanpin-denda ugari dago. Batzuk paleten gainean egiten dute lo. Beste batzuk atari zabalean. Agureak, umeak, familiak auto barruan aterpe hartuta. Errusiatik heldutako laguntza humanitarioak oxigeno apur bat eman zion desesperatuta zegoen jendeari, baina halere, egoera oso garratza da oraindik ere.

– Armak hartuta ala laguntza humanitarioa ematera Mendebaldetik hara joandako boluntarioak ugaltzen ari direla dirudi. Zer espero dute Donbassen Europa mendebaldeko herritarrengandik?

Ekarpenak ugariak izan daitezke. Batetik, borrokarik zailena informatiboa da. Jendeak, orokorrean, ez daki ia ezer han gertatzen ari denaz. Gatazka horren egiazko erroez ez da hitz egiten. Gure zergen diruarekin ordaintzen ari dira hango izugarrikeriak, Nazioarteko Diru Funtsak emandako maileguen bitartez. Nazioarteko presioa areagotu behar dugu. Gerra mediatiko-politikoan eragiteak guk uste baino pisu handiagoa du. Hara joateko aukera ere badago. Batzuek borroka egitera joan nahiko dute eta beste batzuk laguntza humanitarioa ematera, baina garrantzitsuena da Donbassen bakarrik ez daudela erakustea. Sufritzen duten isiltasun bidegabearen erdian ez ditugula hiltzen utziko. Haiek espero duten bakarra da bidegabekeria horren aurka guk pausu bat aurrera ematea. Eta ziur nago ez diegula bizkarra emango. Hau hasiera besterik ez da.

 Jardunaldien egitaraua:

altsasu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *