NOVOROSSIAK AZOV ITSASORAINO HELTZEA LORTU DU

Azken egunetan Novorossiako armada Azov itsasoaren kostaldera heldu da, bidean zeuden Starodubovka, Boyevoye eta Cherrvone Pole herriak indar ukrainar okupatzaileetatik liberatuz. Novorossiako armadak Mariupol guztiz inguratu du jada, hala ere hiriaren liberazioa ez da oraindik hasi.

“Azov” eta “Shakhtarsk» batailoiak hiriaren mugen barruan daude , Ukrainako Barne Ministerioko hainbat indar militarrekin batera.

Prentsa ohar eta testigu zuzenen datuen arabera, atzo, Novorossiako armadak bere lehenengo garaipen militarra lortu zuen Azov itsasoan. Armadak Shirokino eta Bezymyannoyetik gertu zegoen patruillera bat hondoratu zuen (Mariupoletik 10/20 km-tara). Hala ere informazio hau ez da baieztatu.

Novorossiako Armada abuztuaren 29an (pasa den ostiralean) hasi zen Mariupol inguratzen. Hiriaren inguratzea egun bakar batean burutzea lortu zen.

mapa3008

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *