CARLOS PALOMINO BRIGADA ANTIFAXISTAREN KOMUNIKATUA

Munduko antifaxista orori.

Lurralde guztietako langile klaseari, zapalduei edota lurjabetuei.

Duintasun errebeldeaekin ohoreturik diren borrokalari guztiei.

Bihotz onekoei.

Etsipenez itotzen ez diren denei.

Munduko kide edo lagun…momentua iritsi da.

Hilabeteak dira Donbasko, garai bateko Ekialdeko Ukrainako, biztanleria sufritzen ikusten ari garela. Neonaziek, AEB-k, NATO-k eta Europar Batasunak elikaturik, armaturik, entrenaturik eta zuzendurik, boterea hartu dute, aurrekoen itzalpeko interesen menpe. Obamak irribarre maltzurrez ari den artean, eta Europa Kiev-eko neonaziak “sumindu ohoretsu” gisa tratatzen dituen artean, torturak, bortxaketak, hilketak eta bonbardaketak, eurei aurre egiten dien oro zapaltzeko gaia dira. Berdin da antifaxista, komunista, anarkista edota errusiera hizlari izatea. Uztiak ari dira era basati batean erahilak izaten.

Artean, komunikazioko hedabide ofizialek, krimenen isilpeko lagun, informazioa ezkutarazten digute gezurraren, nahasketaren eta manipulazioaren bidez, mendebaldeko herrialdeen ekintza ezkutatzen digute. Separatista terrorista gisa tratatzen dituzte, bonbardaketen ondoriozko haur zatikatuak ezkutatzen diren artean. Bonbardaketa indiskriminatu hauek Kieveko gobernu “demokratikoak” buruzen ditu, AEB-ko aditu militarrek lagundurik.

Ukrainak faxismoaren minbizia gainean du oraindik ere, berarekin dakartzan ondorio guztiekin. Oraindik ere bihotz onekoa dena, ordea, armetan altxatu da, Autodefentsako Herri Miliziak osatuz, langilez, meatzariz eta jende xumeez osaturik. Gizon eta emakume, haien etxeak suntsituak eta haien seme-alabak deseginik ikusi nahi izan ez dituztenak. Lugansk eta Donetsk-ko Herri Errepublikak eratu dituzte, Novorrosia-ko federazioa osatuz. Ez dira errendituko faxismoaren aurrean, eta Donbas ohorez eta garaipnez bakarrik utziko dute.

Horegatik, antifaxista espainiarrok inpotentziaz jarraitu dugu nola gure kideak Odessan bizirik sutan erreak ziren, amorruz negar eginez ikusi ahal izan dugun nola haurtxoak bonben metrailen azpian suntsituak ziren, amorruz ikusi nola ikur naziak dena aurretik eraman duen…EZ GARELA BEGIRA GERATUKO erabaki dugu.

BRIGADA INTERNAZIONALAK ITZULI direla aldarrikatu nahi dugu. Duela 80 urte, Hitler, Franco eta Mussoliniren aurrean mundu guztiak bakarrik utzi gintuenean, 54 herrialdetako 50.000 langilek dena utzi zuten gure lurrean borrokatu eta hiltzeko, askatasunaren, etorkizunaren…alde, eta bada ordua historia haien mailan parekatua izateko. Zazpi brigada ziren 36an…eta hemen duzue zortzigarrena, borroka sozialaren helburu berarekin, mende berri batean.

Odola amorruz eta justiziarako grinez irakiten duen edonori dei egiten diogu zaudeten lekuan zaudetela, Donbas garaitezinaren alboan borroka egitera. Etor zaitezte gurekin borrokara! Goazen inperialismoari ozen doinu egitera, EZ DAUDELAKO BAKARRIK! Bai borrokalari, zein mediku edo gidari, diru, hornikuntza… behar dituztelako.

Europa guztian eskuin muturra berpiztu da, inperialismoak lagundurik, eta laster zure etxeko ateraino iris daiteke. Kontzentrazio esparruak eraikiak izan aurretik prest egon behar dugu.

Zapaltzaileen aurka altxatzeko ordua da. Londonen, Parisen, Erroman, Madrilen, Berlinen edo Donetsken.

 Munduari ez gaudela nakaturik, ez errenditurik oihu egiteko ordua da; zapalduak izaten utziko ez garela eta borrokatu

egingo dugula oihukatzeko ordua. Mundu berri bat baitugu bihotzetan gorderik, momentu hontan hazten ari dena. Baliteke gure familia, gure lagunak, inoiz gehiago ez ikusi ahal izatea…baina hau ez badugu geratzen ez da inorentzat etorkizunik geratuko.

Kide proletario, ORAIN ALA INOIZ ERE EZ!

Eta mezu hau bukatzeko, mezu bat utzi nahi diogu faxista, neonazi edo inperialista orori:

Presta zaitezte. Zuen egunak kontaturik daude. Zuen inperoak miseriaz, beldurren eta diruzalekeriz zabaldu nahian jaraitzen baduzue, gurekin parez pare aurkituko zarete, armaturik eta tinko. Haurrak, agureak… bonbardatzeko gai den miseriazko pertsonak, ez du bizitzarik ere merezi! Injustizia, beldurra eta mina (zuen gogoko direnak) irteten saiatzen badira, antifaxismoaren horma sendoarekin egingo duzue topo!

Ozeanoak, kontinenteak, zeruak…zeharkatuko ditugu fusilaz lagundurik barrikadetan parte hartzeko. Zuek dirua, boterea, indarra…izan dezakezue, baina ez duzue arrazoiaren, elkartasunezko maitasunaren eta gorroto iraultzailearen aurrean zereginik!

Suntsituak izango zarete! Ez dizuegu inolako beldurrik.

Faxistek helmuga bakarra dutela ulertu behar duzuelako…suntsipena!

Gaurtik aurrera “Stalingradoz” beteriko da mundua! 

DONBAS IZANGO DA FAXISMOAREN HILOBI! 

ATZO, GAUR BEZALA, EZ DIRA PASAKO!!! 

Barrikadetan ikusiko garelakoan, 

-CARLOS PALOMINO BRIGADA INTERNAZIONALA-

Iturria:  http://comitedeapoyoalaucraniaantifascista.wordpress.com/2014/08/20/comunicado-de-la-brigada-internacional-carlos-palomino/ 

 brigadacarlospalomino@gmail.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *