ONUren datuen arabera Donbasseko gatazka armatuaren biktima zuzenak 40.000 dira

*EH-Donbass Elkartasun Komitea info

Nazio Batasunen Erakundeak (ONU) Ukrainian duen Bulegoak aurtengo urtarrilean mundu mailako iritzi publikoari jakitera eman dioenez Donbassen gerra hasi zenetik (2014ko udaberrian ) 2018ko urtarrilarte doan epe horretan gatazka armatuak eragindako biktima zuzenak 40.000 eta 43.000 artean kokatzen ditu.

Gatazkaren biktimen artean hildakoak 12.800 eta 13.000 artekoak dira. Haietatik 3.320 zibilak, tartean 2014ko uztailak 17an MH17 Herbereetako hegazkinaren 298 bidaiariak. ONUk ez ditu zehazten noren biktima izan diren zibilak baina Donbassen argi dute ukrainiarrek hainbat gerra krimen burutu dituztela. Honen inguruan gogoratzea bakarrik 2014an 350 zibil hil zirela minen eztanden ondorioz. Gaur egun Donbass munduan dagoen lurralde minatuenetakoa da. Hildakoen artean 4.000 militar eta paramilitar ukrainiarrak izango lirateke eta 5.500 Herri Errepubliken defendatzaileak.

Berriz, Nazio Batuen datuen arabera zaurituak 27.500 eta 30.000 artean daude. Hoietatik 7.000 eta 9.000 artean zibilak. Militar eta paramilitar ukrainiarrak 9.000 eta 10.000 artean dauden bitartean milizietako zaurituak 12.000 eta 13.000 artean daude.

Gogoratzen dugu ONUren datu hauek 2018ko urtarrileraino egon diren biktimak kontutan hartzen dituela bakarrik beraz kopuru erreala handiagoa da kontutan hartzen badugu data horretatik gaur arte pasatu den urte ta erdi baino gehiago horretan biktimek ez dutela etenik izan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *