Soldadu ukrainiarren gerra krimen berri bat Donbassen. Motorra lapurtzen utzi ez den agure bat hil dute kolpeka

*Info EH-Donbass Komitea

Astean zehar Luganskeko Herri Errepublikako Herri Miliziak zabaldutako informazioaren arabera apirila hasieran mozkortuta zihoazten ukrainiar soldadu batzuek agure bat jipoitu eta hil egin zuten Lugansk okupatuan. Antza ukroek agureari motorra (scooter bat) kendu nahi izan zioten baina honek ez zien utzi eta hil arte jo zuten. Gertaera Novotoshkovskoye herrian izan da.

Krimen berri hau burutu dutenak Ukrainiako Indar Armatuetako mendiko erasoetarako 10. Brigadako soldaduak ziren. Lekukoen arabera militarrek mugitzeari utzi zion arte jipoitu zuten agurea eta ondoren haietako bat lekukoengana zuzendu zen esanez hori izango dela haien nahien aurka adierazten den edonoren geroa.

LHEko Herri Miliziak behin eta berriro adierazi du bere kezka ukrainiar Ejertzitoaren militar ugarik daukaten egoera moral eta mental kaxkarrarengaitik. Okerrera dihoan fenomeno bat da gainera eta honek biztanlegoari zuzenean eragiten dio izan ere zibilen aurkako krimenak burutzen jarraitzen dute, arpilatzeak eguneroko ogia dira baita “mozkorren arteko enfrentamenduak”. Ukroen artean utzikeria nagusitzen da eta honek suizidiora bultzatzen ditu batzu, hau maiztasunez gertatzen da. Gerra hasi zenetik jada 600 militar ukrainiar baino gehiago hil dira horrela.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *