Hamabost lagun batu ziren atzo Bermeon EH-Donbass Komitearen hitzaldia entzuteko

*Info EH-Donbass Komitea

Hamabost lagun batu ziren atzo arratzaldean Bermeoko Kabedixe espazioan “Donbasseko gatazka eta borroka antifaxista” izenburuarekin ospatu zen gure Komitearen hitzaldia entzuteko.

Ekitaldia Bermeoko Sollube 1937 Elkarteak antolatu du urterolez data hauetan 1937an Sollube mendian Francoren tropa faxista eta gudari abertzale eta ezkertiar antifaxisten artean izandako borroka gogorrak gogora ekartzeko ospatzen dituen ihardunaldien baitan. Elkarte memorialistak haurtengo ihardunaldietan zehar jorratzeko eta aztergai izateko aukeratu duen gaia gaur egun batez ere Europan baina baita mundu osoan ere gora egiten ari den Faxismoa izan da.

Bermeoko NOIZ Agendak bere paperezko edizioan hitzaldia iragartzeko argitaratutako aipamena

Sollube 1937 Elkarteak hitzaldia behar den bezala iragarrita zuen azken asteetan bai sare sozialen bitartez, bai herriko zein Busturialdea eskualdeko komunikabideen bitartez. Honez gain Bermeo herriko hainbat taberna eta paretetan kide memorialistek jarritako ekitaldiaren kartelak ikus zitezkeen.

Atzo antolatzaileek hitzaldia hasi behar zen baino ordu erdi luze arinago ireki zuten Kabidxe espazioa, entzutera urbildu behar zirenentzat lekua atontzeko asmoarekin eta Komitekideok hitz egin beharko genuen mahaia, ordenagailua eta proiektorra prestatzeko eta baita ere gure borroka, lan politikoa eta elkartasun ekimenak autokudeatzeko beharrezkoa dugun salmentarako material postua jartzeko.

Jendea poliki poliki joan zen hurbiltzen eta gehienek hitzaldia hasi baino arinago Komitearen material postua ikusten eman zuten denbora eta zenbaitek erosketak egin zituzten. 19,00ak pasata hasi zen ekitaldia Sollube 1937 Elkarteko Andoniren eskutik. Honek aurkezpen lanak egin zituen ihardunaldiaren nondik norakoak azalduz eta ondoren Komitearen hizlaria izango zena aurkeztuz, kasu honetan berak azaldu zuen bezelaxe beste arrazoi batzuengaitik esagutzen zuen Jon Kortazar historialaria hain zuzen.

Kortazarrek hamabost pertsonen aurrean hasi zuen hitzaldia Komitearen bandera ikurraz apainduta zegoen mahai batetik eta proiektore baten laguntzarekin. Lehendabizi Ukrainiaren historioa azaldu zuen gerora Euromaidanaren mobilizazioak eta honen bilakaerari ekinez. Honetarako ordu bat baino gehiago behar izan zituen eta denbora hau pasatu ahala Donbasseko gerra eta bertako Errepubliken sorrerarekin jarraitu zuen. Guztira hitzaldia bi ordu baino gehiago iraun zituen eta hizlariaren puntualizazio batzuekin eta bildutakoen galderekin bukatu zen bildutakoen txalo artean.

Azkenik Kabidxe itxi eta antolatzaileak, komitekideak eta beste lagun batzu Bermeoko Herriko Tabernara abiatu ziren garagardo batzu edan eta pintxoak daztatzeko. Orokorrean sentzazio onekin geratu ziren antolatzaileak zein hizlaria.

Esan beharra dago ere EH-Donbass Komiteak salgai jarri genuen materiala oso ondo saldu zela hitzaldia entzutera joan zirenen artean eta ekarpen ekonomiko hau oso baliogarria izango dela aurrera begira ditugun erronkei begira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *