NATOk laguntza handituko dio Ukrainari

*BERRIA / 2019ko apirilak 2

NATOk Ukrainari ematen dion laguntza militarra handitzeko asmoa du, Jens Stoltenberg nazioarteko aliantza militarraren idazkari nagusiak atzo (apirilak 1) jakinarazi zuenez. Ukrainari ez ezik, Georgiari ere handituko dio laguntza. Errusiaren «mehatxuei» aurre egiteko beharra aipatu zuen Stoltenbergek arrazoitzat. «Itsas indarrak eta kostaizanak trebatuko ditugu, portuak bisitatuko ditugu, eta ariketak eta informazioa partekatuko ditugu».

NATOk bi eguneko goi-bilera bat hasiko du bihar (apirilak 3) Washingtonen, eta aliantzaren 70. urteurrena oroituko du han. Stoltenbergek atzo esan zuen NATO «kezkatuta» dagoela «Errusiaren portaera erasokorrarekin», eta hori izango dela goi-bilerako gai nagusietako bat.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *