Igor Strelkoven Gabon gaueko adierazpena

Ingelerazko laburpena: Vladimir Suchan (txekiar poeta eta blogaria)
Laburpenaren euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Igor Strelkovek Gabon gauean egindako adierazpena:

1. Mintzatzen ari garen honetan, Ukraina AEBk eta bere aliatuek entrenatzen dute.
2. Ukraina Errusiaren kontrako eskala osoko guda bat prestatzen ari da.
3. Moskuren ustezko negoziatzaileak ez dira egia esaten ari Kievek (edo Poroxenkok) bakea bilatzen dutela diotenean gia guztiz kontrakoa da.
4. Kieveko Junta errusiar naziak bere lurraldera erakartzen eta bertan antolatzen ari da, han entrenatzen eta unitate militarrak sortzen ari direlarik. Euren helburua lehenbizi Donbass birkonkistatzea eta garbitzea eta gero Errusiar Federazioaren barruan ekintzak egitea da.
5. Novorossijak izateari uztea errusiar oligarkiaren eta goi-burokraziaren interesetako bat denez, hauek helburu hori dute. Euren kapital eta interes (eta klase) finantzariak Mendebaldearekin lotuta daudenez eta fisikoki Mendebaldean daudenez, Mendebaldeak hoiengan konfidantza du eta hoiek presionatzen ditu kapitulazioa lortzeko.
6. Hala ere, Errusian badaude zenbait indar abertzale Ukrainan gertatutakoa ikusita hazi egin direnak.
7. Junta eta bere indarrak guztiz suntsitu ezean, ezin izango da bake iraunkorrik egon eta krisia ezin izango da konpondu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *