[argazkiak] Novosvitlivka: gerraren aztarna gordinak

Novosvitlivka (Ibai Trebiño / Lur Gil)

Krasnodon eta Luhansk artean dagoen herri estrategikoa da Novosvitlivka. Abuztuan herria “Aidar” izeneko ukrainar batailoi ultranazionalistaren eskutan geratu zen, Petro Poroxenkoren aginduz Ukrainako gobernuak abiatu zuen operazio antiterroristaren barruan.

Operazioaren helburua Luhansken eta Errusiako mugaren arteko komunikabideak moztea zen, eta borroka gogorra izan zen gunearen kontrolerako.

“Aidar” batailoiak, herria kontrolatzeko borrokan, eraikin publikoei eraso egin zien: eskola, ospitalea, eliza, etxebizitzak eta abar. Hildako ugari utzi zituen ultranazionalisten erasoak, zibilak gehienak, eta eraikinetan geratu diren aztarnak ere nabariak dira. Gaur, hiru hilabete ere igaro ez direla, ARGIA bertan egon da ondorioen testigantza jasotzeko.

Argazkiak: Ibai Trebiño / Lur Gil

 

 

 

argialogo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *