Makeievkako bolondresek eskertzeko lan handia egiten dute.

2014ko urriak 16

The Makeyevka volunteers are in for a great and significant work

article1177

Oraintsu Makeievkan Tokiko Bolondresen Zentrua eratu da. Bat egin duten bolondresek hiriarentzat eta bere biztanleentzat lan garrantzitsua eta beharrezkoa egite ari dira. Batez ere, bolondresek behar duten biztanleei laguntza humanitarioa helarazten diete, eta pentsiodunen pentsioak jasotzeko beharrezko materiala jasotzen laguntzen dute. Hiru kategoria hauetako pentsiodunak (II Mundu Gudako beteranoak, ezinduak eta diru-sarrerarik ez duten familiak) pentsioa jaso dutenean, bolondrees-argazkilariek erreziboen argazkiak ateratzen dituzte. Hala ere, hauek Makeievkako bolondres zentruaren lehen urratsak besterik ez dira. Alkateordeak, Bolondresen Zentrua ikuskatzen duenak, informatzen duenaren arabera, bolondresek gudak eragindako kalteak konpon ditzaten plangintza bat martxan jarri da. Bolondres brigada horiek langileek, ingeniariek, elektrizistek eta abarreko sortuta egongo dira, eta ukrainar armadak gehien kolpatu dituzten herrietan, adibidez Nizhniaia Krinkan, Krinitxnaian eta abarren egingo dute lan. Gaurko prestaketak lan horietara bideratzen dira, bolondres brigadei behar duten materiala eta material hau garraiatzeko aukera emanez. Arazo hau egun batzuetan konponduko dugula espero dugu.. Bitartean Bolondres Zentruak kontzientziadun jende ororentzat ateak zabalik izaten jarraituko du.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *