ASTEBURUKO KRONIKA (2014-X-19)

Asteburu honetan EH-Donbas Elkartasun Komiteak hainbat ekimen burutu ditu Euskal Herriko herrietan. Lehenik eta behin Ondarrun, ostiralean, non Joaquin Rodriguez eta Euskal Brigadako bi kide ondarrutarren eskutik Novorossian gertatzen ari den gatazkaren inguruko aurrekari historiko, ekonomiko zein geopolitikoak azaldu ziren.  Joaquin Rodriguez-en azalpenaren ondotik brigadistek beraiek Banda Bassottik antolatutako karabana antifaxistan bizi izandako esperientzia partekatu zuten, eta ondoren hainbat galdera eta eztabaidarako tartea egon zen. 30 bat lagun hurbildu ziren Ondarruko kofradia zaharrera, Ernai Ondarru eta EH-Donbas elkartasun komiteak antolatutako hitzaldira.

SONY DSC

Larunbatean berriz, Oreretako Gaztetxera hurbildu ziren brigadistak. Eta bertan herriko gazteei brigadan bizitako esperientziak kontatu zizkieten. Oso aipagarria izan zen hitzaldira gerturatu zen jendea oso gaztea zela; honek erakusten digu nola euskal gazteriak internazionalismo iraultzailearen sua pizturik mantentzen duen.hitzaldi orereta copiaONAEskerrik asko Ondarru eta Orereta. Donbasetik EZ DIRA PASAKO!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *