EH Bilduk bere elkartasuna adierazten dio Donbassera abiatu den karabanari

brigadaeh

EH Bilduk “Banda Bassotti” izenpean Donbassera abiatu den karabanan parte hartzearekin hamar euskal gazteek hartu duten konpromisoa aitortu nahi du.

Otsailan, Viktor Yanukovitx presidentea boteretik kendu ondoren Ukrainan bizi den krisi politiko eta sozialaren testuinguruan giza eskubideen defentsan gizarte zibilak adierazten duen konpromisoa eta borroka eredugarriari balore berezia ematen diogu.

Euskal Herriko hiritar hauek konpartitzen duten nazioarteko brigada Ukrainako herritarren etorkizunerako benetan kezkagarria den egoeraren aurrean munduko, eta bereziki Europako gobernuentzako harreta deihadarra izan behar da.

Ezin gara ixilik egon gizarte zibilaren aurkako erasoen aurrean; erantzun eta salaketa iraunkorra derrigorrezkoa da. Horregatik, EH Bilduk EB eta Kieveko gobernuaren artean sinatu den hitzarmenaren kontra bozkatu du Europako Parlamentuan. Era berean, gatazka kanpotik Donbasseko hiritarrekiko konpromisoa barneratu duten pertsonekiko gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dugu.

EH Bildutik elkarrizketaren bidean jarraitzeko eta sakontzeko, eta lurraldearen ekialdian piztuta dagoen konfrontazioa ixteko deia egiten du, beti ere gatazkari gizartearen borondate askean oinarritutako irtenbide bat bilatzeko, Yanukovitx presidentea boteretik bota zutenetik zabaldu zen salbuespen egoerari amaiera jarriz.

Euskal Herria, 2014ko irailaren 19a

http://ehbildu.eus/

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *