Donbasseko errealitatea plazaratzeko egitasmoari ekin diote, 2014-09-13, Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga

Errusia eta Ukrainaren arteko gatazkaren beste erralitate bat plazaratzea da arduradunen helburua, hara laguntza bidaltzearekin batera; larunbatero postua jarriko dute Tolosako azokaren inguruan.

IMG_8112_content

Tolosako zenbait gazte Errusia eta Ukrainiaren arteko gatazkari begira jarri, eta “hedabideetan azaltzen denaz haragoko errealitate bat” plazaratu nahi dute. Horrela, Tolosako azokaren inguruan postu bat jarriko dute aurrerantzean, larunbatero, informazioa banatu eta Donbassera laguntza bidaltzeko. Gaur ekin diote egitasmoari.

Herritarrei banatu dieten eskuorrian Donetsk-eko meatzariek Europako langileei bidalitako mezua irakur daiteke. Besteak beste, “gertatzen ari denaren benetako irudia gaizki ulertua edo europar komunikabideetan isilarazia” izan dela diote meatzariek gutunean.

Horrela, 2014ko otsailean Urakinan estatu kolpe batizan zela diote Donetsk-eko meatzariek: “Erakunde neonazien parte-hartze aktiboaren laguntzaz gertatu zen eta, horri erantzunez, herrialdeko hego-ekialdean protesta mugimendu bat sortu zen. Hasieran oinarriko gauzak defendatzen zituzten: federalizazioa eta errusiera bigarren hizkuntza izatea. Honi emandako erantzuna, ordea, beldurra sortuz egina izan da, boteredunen aldetik”.

Gerrari dagokionez, berriz, “Donbassen zibilak hiltzen diren benetako gerra bat” dagoela diote Donetsk-eko meatzariek: “Lotsagabekeria handiz gezurra esaten dizuete, eta Ukraina eta Errusiaren arteko ustezko gerrate batekin gezurretan dabiltza. Gerra herriaren eta oligarkia batzuen artekoa da”.

Esan horiek eskualdeko herritarren artean plazaratuz eta larunbatero informazio puntua jarriz, beraz, “Ukrainako faixsmoaren sendotasuna ahultzen laguntzeko” bideak martxan jarri nahi dituzte gazte tolosarrek. Horrela, Euskariko Kutxan eman daiteke laguntza ekonomikoa 3035 0063 80 0630075483 kontu zenbakian. Halaber, http://euskalherriadonbas.wordpress.com atarian nahiz Twitterreko @EHDONBAS kontuan ere jarraitu ahal izango da ekimenaren ibilbidea.

Iturria. Tolosaldeko Ataria

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *