Novorossijako indar armatuak, “suetena” gora-behera, Ukrainako indar armatuen erasoei erantzuna emateko prest dira

09/12/14 11:32

Novorossijako indar armatuak; iragarritako “suetena” gora-behera, Ukrainako indar armatuen erasoei erantzuteko prest dira. Starobexevo ondoko “poltsa” likidatzeak, Donbassen defendatzaileei Patriotitxeskoe herria (Novoazovski eskualdea, DNR), hartzea ahalbideratu izan die, horrela Novoazovskera doan beste bide bat hartuz; bertatik Ukrainako indar armatuen komandoak eta azpidibisioak oso modu kaotikoan erretiratzen ari direlarik. Miliziaren hasierako helburua, zibilen kontrako oso jarrera krudela izan duten, presoekin basakeria izan duten eta zakuraketak egin dituzten soldaduz osatutako Ukrainako Goardia Nazionala delakoaren komando bakanak neutralitzatezea izan da. Ez da oraingoa, Novorossijako Indar Armatuek Goardia Nazionaleko presoak ez hartzearen erasorako ordena. Hori aldiz, Ukrainako indar armatuekin egiten da. Soldadu presoak normalean gurasoengana bidaltzen dira, berriz ekintza militarretan parterik ez hartzeko bermearekin.
Hegoaldeko Errutako “poltsa” horiek likidatzeak, Ukrainako indar armatuak Donetsketik eta Errusiar mugatik botatzea ahalbideratu du. Momentu honetan, Ukrainako indar armatuen buruzagitza, Priazovie-Volnovakha eta Mariupolgo batailetarako indarrek kontzentratzen dabil. Volnovakharako aldiriak etsaiaren eta gure arteko talka handien oholtza izan dira; artilleria astuna, suzirien jaurtiketa anitzetako sistemak eta ibilgailu armatuak erabili izan direlarik. Donbassen defendatzaileak, ibilgailu erreaktiboez ondo ekipatuta egon dira, hauek Zaporizhiako partisanoek ebatsi zituztelarik. Volnovakhan Kharkov-1 lurralde-batailoiak galera handiak izan ditu.

article771

Iturria. Novorossia News Agency

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *