ABUZTUAK 30eko GERRA PARTEA

Ilovaysk jada guztiz garbitua izan da, ez dago nazirik.Ukrainar militar eta guardia nazional guztiak exterminatuak, hiritik kanporatuak edo Donetskeko Herri Errepublikako armadak gatibu hartuak izan dira. Hala ere Ilovaysk kanpoaldean etsaiaren zenbait unitateek oraindik erresistentzia saiakerak burutzen ari dira. DHE buruzagiak irteera humanitarioa eskaintzeko prest daude talde hauen desarmatzearen truke.

DHEko buruzagitzaren esanetan, ukrainar gobernuaren galerak hauek izan dira: 9 tanke, 13 APC, 15 ibilgailu, MRLS “Grad” 1. Munizio deposito bat suntsitua izan zen, eta etsaiaren bajak (hildako eta zaurituen artean) 65 pertsona baino gehiago izan dira.

Donbasseko defendatzaileak ukrainar armadako 28. Brigada mobileko ofizial bat, Andriy Bezruchak, eliminatu dute. Starobeshevoren inguraketa eta aurrerakadan brigada taktikoko milizianoek harrapatu eta exekutatua izan zen.

DHEko armadak ukrainar armadari beren zauritu eta hildakoak jasotzen utzi zien. Setiatutako ukrainar armadako militarrei makinaria astuna entregatzeko ultimatuma oraindik indarrean dago. DHEko armadak larriki zauritutako ukrainar militarrei setioatik ateratzen utziko die. Honez gain, hildakoen gorpuak ateratzeko baimena izango dute.

Donetsk-eko udaletxeko prentsa zerbitzuaren oharren arabera, egunaren hasiera ez da lasaia izan. Kievskiy eta Leninskiy distrituetako biztanleek jakinarazi dutenez leherketak entzun zitezkeen tarteka. Petrovskiy distritua berriz bonbardatua izan da. Suntsiketaren tamaina zehazten ari da, ahala ere distrituan bi hildakoren albisteak daude.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *