Novorossijako Kontseilu Publikoaren adierazpena

Guk, Novorossija, jendartearen barneko anaitasun komunitatearen tradizioa sortuko den toki gisa; muga etniko, erlijiozko eta sozial guztiak gaindituz zibilizazio bat ernalduko duen toki gisa ikusten dugu. Mundu errusiarraren burujabetza eta nortasuna, betidanik tradizio kultura eta herri anitz eta ezberdinen integrazioan eta sendotzean oinarritu da.

Gure baloreak kultura eta herri ezberdinen oparotasunaren aldeko elkarlana, internazionalismoa eta antifaxismoa, justizia eta elkartasuna dira. Herritar guztiontzako etorkizun amankomuna eraikitzeko konpromisoa hartu dugu; inoren ama-hizkuntza, jatorri nazionala edota erlijio-sinesmena dela eta, gure herrikideetako bat ere ez kanpoan utziko ez duen etorkizuna eraikitzekoa.

Guk, Novorossija, kontzientzia-askatasuna erlijio guztienganako eta kultura ortodoxo tradizionalarenganako errespetuarekin bat etorriko den toki gisa ikusten dugu.

Oinarri demokratikoen arabera gizartea eraldatzearen alde gaude, honela oligarkiaren nagusigoa gainditzeko eta gizartearen kide guztien arteko berdintasuna erdiesteko; berdintasuna ez dadin izan soilik dokumentu ofizialetan agertzen den hitz bat, baizik eta Estatu-iharduerak babestuko duen balio bat izan dadin, hezkuntzarako eta kulturarako sarbide parekidea izan dadin, norbere ama-hizkuntzan ikasteko eskubidea izan dadin.

Herritarrek lan-baldintza duinak izango dituzten duen gizarte baten alde, enplegua babestuko duen gizarte baten alde, herritarrek doako eta kalitatezko hezkuntza-sistema izango duten gizarte baten alde, osasun-sistema, pentsio eta bizi-baldintza duinak izango dituzten gizarte baten alde borrokatuko dugu. Familia bakoitzarentzako, etxebizitza-politika sozial batez, ongizatea eta eskubide sozialak bermatzea da gure lehentasuna.

Guk, Novorossija demokratikoa defendatzen dugu, benetako Gobernu bat izango duena, herritarrek erabakiak hartzeko aukera izango duten herrialdea. Ideologia ezberdinek (nazismoak eta arrazakeriak izan ezik).

Guk, etorkizuneko Novorossija, ekonomia modernoa industri-modernizazioan, zientziaren garapenean eta pertsoenn sormen potentzialaren zentzuzko erabileran oinarrituko den toki gisa ikusten dugu.

Ziur gaude etorkizun hobe bat lortzeko gure borroka eta gure konpromisoa Errusiaren, Ukrainaren, Sobietar Batasunaren eta Eurasia modernoaren historia handi amankomunaren jarraipen bat direla. Gaur egun, gure herriak, gure indarrekin bat eginez, historia hori eraikitzen ari dira.

Novorossija aipatutako baloreak eta printizpioak indarrean jartzeko asmoz jaio den proiektu ireki bat da, independentzia osoa aldarrikatzeko eskubidea beretzako gordetzen duelarik.

Novorossija Aberria zoriontsu eta oparo egiteaz kezkaturik dagoen herri osoaren ideiak, desioak eta itxaropenak gauzatzeko espazio bat izango da.

Novorossijako Kontseilu publikoa, 2014/05/29

c5b5118e9b03505f625868c89e196173jatorrizko textua errusieraz

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *