Donbassekiko elkartasun asteburua ospatuko da Altsasun

Banda Bassotti talde italiarraren “Carovana Antifascista”ren proiektua laguntzeko eta sozializatzeko ideiarekin, Altsasuko Gaztetxea eta EH-Donbass komiteak elkartasun asteburua antolatu dute Irailaren 5 eta 6an.

Programaren barruan Banda Bassotti taldearekin bidaiatuko den EH Donbass komiteko ordezkaritzaren parte hartzea eta komitearen aurkezpen publikoa izango dugu. Baita Asier Blas politologo hernaniarraren hitzaldia, “Nazismo Ukrainan eta herri erresistentzia Donbassen” lelopearekin.

Larunbatean ospatuko den kontzertua berriz, “Carovana Antifascista” sostengatzeko eta Donbasseko herria laguntzeko helburua edukiko du. Bertan biltzen den diruaren zati handi bat Novorrosiako herrien beharrak asetzeko erabiliko da.

EH Donbass komitetik nahiz Altsasuko gaztetxetik asteburu solidarioan parte hartzeko gonbita luzatu nahiko genizueke.
Izan errebelde, izan solidario! EZ DIRA PASAKO!

altsasu

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *